Olerkigintzaren pizkundea

Description

Quiz on Olerkigintzaren pizkundea , created by Leire Sierra on 16/12/2017.
Leire Sierra
Quiz by Leire Sierra, updated more than 1 year ago
Leire Sierra
Created by Leire Sierra almost 7 years ago
105
0

Resource summary

Question 1

Question
Zeri esker sortu zen Olerti-Eguna?
Answer
  • Euskaltzale elkartearen indar eta sortzeko ahalmenari esker.
  • Aitzolen bultzakadari esker.
  • Euskaltzale elkarteari eta Aitzolen ekimenari esker

Question 2

Question
Zer asmorekin sortu ziren Olerti-egunak?
Answer
  • Olerkiak Euskal Herriko biztanleei zabaltzea.
  • Olerkigintza sustatzeko.
  • Aurreko garaiko olerki idazleak zabaltzeko.

Question 3

Question
Aitzolen ustez zein zen euskara zegokion mailara igotzeko eman behar zen lehenengo pausoa?
Answer
  • Olerkigintza sustatzea
  • Prosa sustatzea
  • Drama sustatzea

Question 4

Question
Zeintzuk izan ziren euskal olerkigintzako belaunaldi-berria eta berritzailea?
Answer
  • Lizardi,Lauaxeta, Orixe, Loramendi
  • Lauaxeta, Lizardi, Mirande
  • Lizardi, Mirande, Aresti
  • Lizardi, Lauaxeta, Mirande, Aresti

Question 5

Question
Olerkigintzaren pizkunde garaian ...
Answer
  • Abertzaletasuna zuten oinarri, horrela literatura europarra guztiz baztertuz.
  • Abertzaletasuna zuten oinarri, hala ere, literatura europarraren ildotik jarraitu zuten.
  • Abertzaletasuna ez zuten oinarri, horrela literatura europarra guztiz jarraituz.

Question 6

Question
Olerkigintzaren pizkundea garaia ..
Answer
  • gerra garaia da.
  • gerra aurreko garaia da.
  • gerra osteko garaia da.

Question 7

Question
Olerkigintzaren pizkunde-garaiko ezaugarri nagusiak dira: (Hautatu egokiak)
Answer
  • Euskaldun-fededun binomioa kritikatzea.
  • Erromantizismotik edaten duen abertzaletasuna aldarrikatzea.
  • Poesia herrikoia eta bertsolari-kutsua duena idaztea.
  • Galdera existentzialak egitea.
  • Goi-mailako poesia idaztea.
  • Guztiengana heltzeko moduko poesia idaztea.

Question 8

Question
Olerkigintzaren pizkundean erromantizismoaren iturritik edan zuen abertzaletasunak. Zein ezaugarri ez da olerkigintza horretakoa? (Hautatu egokiak)
Answer
  • Galtzen doazen ohituren nostalgia eta horiek berreskuratzeko guraria.
  • Kultura jasoaren jabe zen gutxiengo bati zuzenduriko poesia idaztea.
  • Norberaren buruaren eta sentimenduen adierazpenaren garrantzia.
  • Galdera gorenekoz arduratzeko joera.
  • Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna, hiriko inguruari kontrajarriz.
  • Aurreko idazleen estilo herrikoia eta bertsolari kutsua gutxitzea.

Question 9

Question
Olerkigintzaren pizkunde-garaian Euskarari prestigioa emateko, aurreko garaiko poeten zein ezaugarri mantentzen da?
Answer
  • Estilo herrikoia eta bertsolari-kutsua.
  • Estilo herrikoia eta teknika.
  • Bertso neurriak eta teknika.

Question 10

Question
Olerkigintzaren pizkundeko poetek kezka existentziala adierazi zuten, hau da, ...
Answer
  • Kristautasuna jartzen dute zalantzan eta fedea da irtenbidea.
  • fedea jartzen dute zalantzan eta munduko eguneroko bizitza da irtenbidea.
  • heriotza jartzen dute zalantzan eta fedea da irtenbidea.

Question 11

Question
Olerkigintzaren pizkundeko poetak elitismoa praktikatu zuten, izan ere, ….
Answer
  • euskaldunak adoretu nahi zituen guztiengana heltzeko moduko olerkigintza sustatu zuten.
  • poesien estilo herrikoia eta bertsolari-kutsua zuena sustatu zuten.
  • kultura jasoaren jabe zirenentzako poesia sustatu zuten.

Question 12

Question
Xabier Lizardi gerraurreko hamarkadako idazle nabarmenetarikoa izateaz gain,...
Answer
  • Zuzenbidean lizentziatu zen.
  • Teologia ikasi zuen eta apaiza izan zen.
  • Familiakoen enpresan lan egiten zuen

Question 13

Question
Lizardik…
Answer
  • liburu bakarra idatzi zuen eta han argitaratu zituen idatzitako olerki guztiak.
  • Bi liburu idatzi zituen eta, gainera, beste olerki asko argitaratu zituen.
  • liburu bakarra argitaratu zuen, baina argitaratu gabe gelditutako olerkiekin beste liburu bat argitaratu zen.

Question 14

Question
Lauaxeta …
Answer
  • 1905ean jaio eta 1937an hil zen.
  • 1864ean jaio eta 1937an hil zen.
  • 1864ean jaio eta 1925ean hil zen.

Question 15

Question
Lauaxetak....
Answer
  • Eguna egunkarian aritu zen kazetari.
  • RIEV aldizkarian lan egin zuen.
  • Poesiez gain eleberriak ere idatzi zituen.

Question 16

Question
Zein izan zen Lauaxetaren lanbidea?
Answer
  • Eskola erlijioso baten ikasi eta apaiza izan zen bizitza guztian zehar.
  • Kazetaria izan zen.
  • Euskaltzaindiaren fundatzaileetariko bat izan zen.

Question 17

Question
Zeintzuk dira Lauaxetaren obrak?
Answer
  • Bide barrijak eta Arrats beran
  • Auñamendiko lorea, Garoa eta Kresala
  • Arrats beran eta Biotz begietan

Question 18

Question
Lauaxetak, poesiaren egiturari dagokionean,...
Answer
  • Sabino Aranak proposatutako bertso-egikerari jarraitu zion.
  • Garai hartako poesia europarra zuen eredu.
  • Txillardegiren ikerketak kontuan hartu zituen.

Question 19

Question
Aranaren proposamenak bere eginez, Lauaxetak...
Answer
  • Euskara ulerterraza zerabilen, egunerokotasunean erabiltzen zena.
  • Garbizaletasunari jarraituz, idazkera oso fonetizatua eta neologismoz josia zerabilen.
  • Garbizaletasunari jarraituz, ez zuen H-rik erabiltzen bere idatzietan.

Question 20

Question
Lauaxetak…
Answer
  • Europarren kezkak eta ardurak transmititzeko ahalegina egin zuen.
  • Euskal kulturaren apologia eginez, euskaldunen kezkak nabarmendu zituen.
  • Tradizioari eutsiz, ez zien Europako kezkei erreparatu.

Question 21

Question
Lauaxeta bere garaiko idazlerik modernoena dela esan daiteke. Zergatik?
Answer
  • Teknologia eta aurrerapenei buruz idatzi zuen bakarra izan zelako.
  • Idazle europar handiek bezala ardura eta kezkak transmititzeko ahalegina egin zuelako.
  • Gerrari buruz idazteari uko egin eta bizitzaren alderdi ederrak nabarmendu zituelako bere lanetan.

Question 22

Question
Lauaxetaren poesian, Lizardirenean bezala, ….
Answer
  • idazkera oso fonetizatua da.
  • sinboloak ugariak dira eta izadia edertasunaren agerpen gisa ageri da.
  • elipsien erabilera uler-zailtasuna eragiten du.

Question 23

Question
Zeintzuk dira Lizardiren obrak?
Answer
  • Biotz begietan eta umezurtz olerkiak
  • Biotz begietan eta eguberri txarrak
  • Umezurtz olerkiak eta bide barrijak

Question 24

Question
Lizardik, garaiko olerkigile asko txunditu zituen. Zergatik?
Answer
  • Euskara batu argi eta zuzenean idazten zuelako.
  • Egiazko maitasunik existitzen ez zela azpimarratzen zuelako behin eta berriz bere eleberrietan.
  • Estilo zehatza nabarmendu zuen, elipsiz beterikoa.

Question 25

Question
Nolako garrantzia ematen dio Lizardik izadiari?
Answer
  • Garrantzi handia ematen dio eta edertasunaren adierazpen gisa erabiltzen du.
  • Ez dio ia garrantzirik ematen.
  • Oso garrantzitsua da izadia Lizardirentzat: sinboloen bihurtzen du eta hartan oinarrituz errealitatearen metaforak egiten ditu.

Question 26

Question
Zertan datza Lizardiren berrikuntza?
Answer
  • Idazkera fonetizatuaren eta neologismoen erabileran.
  • Elipsiz beteriko estilo zehatz eta trinkoaren erabileran.
  • Neologismoz beteriko estilo sintetikoaren erabileran.

Question 27

Question
Aukeratu erantzun zuzena:
Answer
  • Lizardi Tolosan jaio eta Zarautzen bizi izan zen.
  • Izadia sinbolo bihurtzen zuen Lizardik, metaforak eginez.
  • Ez zuen inoiz berreskuratu ume garaian galdutako euskara.

Question 28

Question
Noiz jaio eta hil zen Gabriel Aresti?
Answer
  • 1905-1937
  • 1933-1975
  • 1915-1968
  • 1925-1975

Question 29

Question
Gabriel Aresti …
Answer
  • Euskaldun zaharra izanik, zeharo barneratua zituen euskara eta euskal literatur tradizioa.
  • Luzaroan merkataritza-ikasketak egin eta kontable aritu arren, garaiko euskal kulturako pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen.
  • Euskaldun zaharra izanik, ez zuen ongi baloratzen euskara batua.

Question 30

Question
Gabriel Aresti zergatik zen ezaguna literaturgintzan?
Answer
  • Poesia sozialagatik
  • Poesia politikoagatik
  • Poesia erromantikoagatik

Question 31

Question
Gabriel Arestik…
Answer
  • Garaiko kezkei erantzunez gazteleraz aritu zen.
  • bere lanak hainbat euskalkitan idatzi zituen besteak beste, lapurtera klasikoan eta bizkaieraz.
  • gutxiengo kulturaletik urrun eta gehiengo xehetik hurbil egoteko poesia euskara batu argi eta zuzenean idatzi zuen.

Question 32

Question
Arestiren mintzamoldeak noren eragina izan zuen poesia sozialean murgildu aurretik?
Answer
  • Miranderena
  • Txomin Agirrerena
  • Lizardirena

Question 33

Question
Arestiren lanen artean oihartzun handiena lortu zuena
Answer
  • Harri eta Herri izan zen
  • Euskal Harria izan zen
  • Azken Harria izan zen

Question 34

Question
Arestiren Maldan behera liburuan…
Answer
  • poesia sinbolista ageri da: sinbolo eta motiboen ugaritasuna medio, poesia oso konplexua eta iradokiorra. Bestalde, Bibliak pisu handia du lan horretan.
  • poesia soziala ageri da: gizatasuna eta sozialismoa oinarri, poeta herri jazarri eta isiduaren ahotsa da.
  • euskal tradizioa eta Europako koronte garaikideak uztartu zituen.

Question 35

Question
Arestik antzerkigintzan...
Answer
  • Euskal tradizioa eta Europako korronte garikideak uztartu zituen
  • Euskal tradizioa eta Europako korronte garaikideak kritikatu zituen
  • Erromantizismoaren iturritik edan zuen eta izadiari garrantzia eskaini zion.

Question 36

Question
Gabriel Arestiren antzerkigintzaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
Answer
  • izadia erabili zuen gai bezala, izadiaren pertsonifinazioa.
  • burgesiaren diruzaletasuna gutxiestea.
  • Hizkera zuzena, umorea, ironia fina eta gizartearen izaera zentzugabeaz eta giza duintasunaz karguaraztea helburua izatea.

Question 37

Question
Arestiren lan osoari begira, jarraian dituzun ezaugarrietatik zeintzuk dira egiak?
Answer
  • Zeharo berritzailea da, gaietan ( momentuko arazoak), baina euskal sustrai tradizionaletara lotua, bai neurtitz modura (askea) bai hizkeran (herrikoia).
  • Hainbat lan eta motibo errepikatzen ditu bere lanetan: egia, justizia, bakea, askatasuna, etab.
  • Bere askatasun nahiak eraginda, sarritan, bere lanetan ideia faxistak ageri dira.
  • Sinbologia berrituz garrantzia berezia dute etxeak ( herria, hizkuntza, izena, familia, iragana, etorkizuna) eta harria ( historiaurreko garai mitiko, eredugarri, harmoniatsu eta utopikoaren ispilu.
  • Kristau aurreko tradizio europarretik kutsu paganoko sinbolo eta motibo eder eta baikorrak erabili zituen bere lanetan.
  • Poeta etorkizun hobearen iragarletzat du, baina zenbaitetan utopia ez ezik, ezkortasuna ere nabaria da bere lanetan.

Question 38

Question
1. Noiz eta non jaio zen Jon Mirande?
Answer
  • 1972an Zuberoan
  • 1910ean Bilbon
  • 1925ean Parisen

Question 39

Question
Noiz eta nola hil zen Jon Mirande?
Answer
  • 1972.urtean gaixotu eta hil egin zen.
  • 1925an gaixorik zegoela bere buruaz beste egin zuen.
  • 1972an gaixorik, suizidatu egin zen.

Question 40

Question
Aukeratu erantzun egokia:
Answer
  • Jon Mirande gaitasun eta prestigio handiko zuberotarra zen, zuzenbidean, filosofian eta hizkuntzalaritzan aditua.
  • Jon Mirande gaitasun eta kultura handiko lapurtarra zen, zuzenbidean, filosofian eta hizkuntzalaritzan aditua.
  • Jon Mirande gaitasun eta kultura handiko zuberotarra zen, hamabost hizkuntza ezagutzen zituena.

Question 41

Question
Mirande euskal kulturan:
Answer
  • Parisen bizi izan zen eta euskara hogei urterekin ikasi zuenez, oztopo bat suposatu zuen euskal kulturan murgiltzeko. Hala ere, 1947an Eusko Ikaskuntzako idazkari izan zen.
  • Mirandek hogei urterekin ikasi zuen euskaraz eta Parisen bizitzeak ez zuen oztopo bat suposatu euskal kulturan murgiltzeko.
  • Mirandek txikitatik ikasi zuen euskara eta nahiz eta gerora Parisen bizi, euskal kulturan murgildu et Euskal Biltzarrean hainbat euskaltzale eta idazle ezagutu zituen.

Question 42

Question
Arrakasta izan zuen beste euskaltzaleen artean?
Answer
  • Ez, nahiz eta euskaltzaleen artean hainbat adiskide izan, bere jarrera probokatzailearen eraginez baztertua izan zen eta euskaraz idazteari utzi zion.
  • Bai, hainbat adiskide egin zituen eta bere pentsamenduek eragin handia izan zuten.
  • Ez, bere pentsamenduaren eta jarrera probokatzailearen eraginez ez zuen euskaltzaleen artean adiskiderik egin, hala ere, euskaraz idazten jarraitu zuen.

Question 43

Question
Jon Mirande euskaltzalea zen ...
Answer
  • eta euskaldun-fededun binomioa onartzen zuen.
  • baina ez zuen euskaldun-fededun binomioa onartzen.
  • baina estatu espainiar eta frantsesarekiko menpekotasuna onartzen zuen.

Question 44

Question
Jon Mirandek …
Answer
  • Kultura judu-kristauak ahulen zapalketa bideratzeko baizik balio ez zuelakoan, Jainkoaren, Elizaren eta moralaren aurka egin zuen.
  • Kultura judu-kristauak indartsuak zapaltzen zituenez, paganismo “inmorala”ren alde egin zuen.
  • Kultura judu-kristauak ahulak zapaltzen zituenez, paganismo “inmorala”ren alde egin zuen.

Question 45

Question
Jon Mirande …
Answer
  • Ez zuen burgesiaren diruzaletasuna ez ideologia ezkertiarra gogoko, horregatik uste zuen zapaldua ez izateko indarrez ekin behar zela.
  • Ideologia ezkerrekoa zen eta ez zuen burgesiaren diruzaletasuna gogoko, hori horrela, elite borrokalaria sortzearen aldekoa zen.
  • Burgesiaren diruzaletasunaren alde zegoen, izan ere, zapaldua ez izateko indarra beharrezkoa zela uste baitzuen.

Question 46

Question
Jon Mirande …
Answer
  • Ordura arte indarrean zeuden Jainkoaren eta moralaren ideia alde batera utzita, munduaren zentzuaren erakusle diren ezaugarriak anitzak dira bere lanetan.
  • Irrazionalismoak eta nihilismoak eraginda, munduaren zentzugabekeriaren islada diren suizidioak, umore beltza, pertsonaia baztertuak... ezaugarritzen dituzte Miranderen lanak.
  • Irrazionalismoak eta nihilismoak eraginda, munduaren zentzugabekeria erakusten dituzte ezaugarriak baztertuak dira Miranderen lanetan.

Question 47

Question
Jon Mirandek filosofo handiei jarraituz (Nietzsche, Schoenhauer, Spengler),….
Answer
  • jarrera zirikatzailea eta askatasun nahia zuen, ondorioz, batzuetan ideia faxistak defendatzen zituen.
  • jarrera zirikatzailea bereganatu eta, ondorioz, faxismoaren aurka egin zuen.
  • jarrera zirikatzailea zuen eta demokrazia aldarrikatu zuen.

Question 48

Question
Jon Mirandek uste zuen poesiak ...
Answer
  • Ez zuela balio gizartea eraldatzeko eta irudimenaren eta adimenaren atsegingarri idatzi zuen.
  • Gizartea eralda zezakeela eta, horregatik, askatasunaren eta jarrera heroikoaren sinboloak hartu zituen bere lanetarako.
  • Gizartea eralda zezakeela eta, horregatik, Kristau aurreko kutsu paganoko sinboloak ziren askatasuna eta jarrera heroikoak erabili zituen poesia idazteko.
Show full summary Hide full summary

Similar

Euskera
Jon Guisasola
ZER NORI NORK
Alicia Romero
NUTRIZIOA
Txomin Aresti
NOR NORI NORK II
Alicia Romero
Euskera adjetivos 2a parte
Josu M
EGON ADITZA
Alicia Romero
NOR NORI ADITZA
Alicia Romero
HIZTEGIA 11B
Enara gallego
Euskera ( Aditza Baldintza eta indikatiboa)
ander5981
ERLIEBEAREN FORMAK
Txomin Aresti
IZAKI BIZIDUNAK 1.GAIA
Koldo Visus Maeztu