Zusammenfassung der Ressource
ERREPLIKAZIOA
- Erreplikazio-prozesua
- Erreplikazioa gertatzeko, kate berriak
sortuko dituzten nukleotidoak eta
prozesuan parte hartuko duten
entzima jakin batzuk behar dira.
- Erreplikazioaren
hasieran,
hidrogeno-loturak
hausten dira.
- Kateak banatzen doazen
heinean, bakoitzak molde
baten gisan jokatzen du,
beste kate osagarri bat
sintetizatzeko. Entzima jakin
batzuek nukleotidoak
banan-banan lotzen dituzte,
baseak osagarriak direnez
gero.
- Erreplikazioaren emaitza
jatorrizko molekularen
ezaugarri berdineko bi DNA
molekula berdin-berdin dira.
- Ezaugarriak
- Kopiatzen edo kanpo-faktoreen eraginez sortutako
akatsak konpontzeko, konponketa -entzimak daude
zeluletan. Entzima horiek oker elkartutako edo oker
kokatutako nukleotidoak hauteman eta nukleotido
egokiekin ordezkatzen dituzte.
- Konponketa-mekanismo horrek
funtzionatzen ez duenean, DNA
molekulak aldaketak izaten ditu, eta
mutazioak agertzen dira.
- Erreplikazio-prozesua erdikontserbakorra
da, DNA kate bakoitzak kate osagarri
berri bat eratzeko molde gisa
funtzionatzen baitu.
- Definizioa
- Zelularen bizi-zikloan zehar, DNA kate
bakoitzak bere buruaren kopia bat
egiten du. Prozesu horri deritzo
DNAren erreplikazioa.