Zusammenfassung der Ressource
Materiaren egoerak
- Gure inguru urbilean dugun materian hiru
aspektu izan ohi ditu:solidoa,likidoa edo
gasa.Hiru aspektu horiei materiaren egoera
deitzen zaie:egoera solidoa, egora likidoa eta
egoera gaseosa.
- Jo dezagun materia guztia partikula txiki
ikusezinez osatuta dagoela.Egoera solidoan
partikula txiki horiek ordenatuta eta
elkarrengandik nahiko hurbil daude, alboko
marrazkian ikus dezakegun bezala.
- Egoera likidoa partikula txiki horiek
elkarrengandik ez daude solidoetan bezain
hurbil (nahiz gasetan baino hurbilago egon),
eta gainera, ez daude ordenatuta, alboko
marrazkian ikus dezakegun bezala.
- Gas egoera partikula txiki horiek solidoetan
eta likidoetan baino urrunago daude
elkarrengandik:ez daude batere hurbil.
- Gure inguruan ikus ditzakegun materiaren
egoerak hiru horiek dira, baina ez pentsa horiek
bakarrik direnik.Unibertsoan( izarretan eta
galaxietan batik bat) materia beste egoera
batzuetan ere aurki daiteke.