Zusammenfassung der Ressource
TESTU MOTAK
- Argudio-testua
- Argudio testua ideia edo iritzi bat adieraziz edo defendatuz, beste norbait
konbentzitzeko sortzen den testua da.
- Atalak
- Tesia
- Defendatu nahi den ideiaren
adierazpena.
- Argumentazioa
- Defendatzeko erabiltzen diren argudio
multzoa.
- Ondorioa
- Argudio guztiak laburtzen dituen ideia nagusia. Amaiera indartsu bat eman
behar zaio hartzailearengan eragiteko.
- Jarraibide-testua
- Zerbait egiteko edo erabiltzeko prozedura
azaltzen duen testua da.
- Egitura
- Sarrera
- Helburuaren azalpena
- Urratsak
- Helburua lortzeko behar diren pausoak
- Izenburua
- Laburra eta deigarria, irakurlearen interesa pizteko
- Ilustrazioak
- Testuan esaten dena irudien bidez ikusteko
- Azalpen-testua
- Azalpen testua gai baten inguruan informazioa emateko sortzen den testua da.
Informazio hori modu argian eta txukun antolaturik ematen da.
- Atalak
- Sarrera
- Gaiaren justifikazioa adierazten da,
zergatik lantzen den gai hori
planteatuz.
- Garapena
- Gaiaren mamia adierazten da, hau da, ideia
interesgarrienak aipatzen dira. Ideia hauek lotzeko
antolatzaileen laguntzaz baliatzen gara.
- Ondorioa
- Garapenean adierazitako ideia nagusiena
azpimarratzea edo laburtzea komeni da.
- Ezaugarriak
- * Idazlearen iritzirik ez du agertu behar. * Esaldi labur eta argiak
erabili behar dira. * Aditzak orainaldian eta hirugarren pertsonan
erabiliko dira. * Ideiak lotzeko antolatzaileak erabiliko dira.
- Iragarpen-testua
- Iragarpen testuek etorkizunean gerta daitezkeen arazoei buruzko informazioa
ematen dute gaur egungo egoera eta ikuspegi objektibo edo subjektiboak oinarri
hartuta. Etorkizuneko gertaerei buruzko iragarpenek jazo daitekeenari aurrea
hartzeko balio dute dute.
- Ez-zientifikoak
- Sinesmenekin, inspirazioarekin eta subjektibotasunarekin lotutakoak dira.
Horiek ez dira errealitatearen azterketa objektibo eta zehatzean oinarritzen,
eta horrela, egilearen ikuspen profetikotik sortzen dira. Mota horretakoak
dira profeziak eta horoskopoa, besteak beste.
- Zientifikoak
- Datuen azterketa objektibo eta zehatzean oinarritzen dira. Halakoak dira
eguraldiaren iragarpenak, politika edo ekonomia aurreikuspenak, alderdi
politikoen hauteskunde programak, burtsa-balioen jokaera-aldaketak,
kirol-emaitzei buruzko usteak...
- Egunkarietako-testuak
- Egunkarietan agertzen da informazio orokorra
ematen eta albiste baten gauza garrantzitsuenak adierazten
- elkarrizketa
- Erantzunak hitzez hitz jasotzen dira
- Galdera-erantzunak
- Albistea
- Zer gertatu da?
- zer, non, noiz, nola, zergatik
- Albistearen zatiak
- Titularra
- Titulua
- Azpititulua
- sarrera
- gorputza
- iritzi-artikulua
- Idazleak bere iritzia ematen du
- Erreportajea
- Albiste baten informazio zabala
- Irudiak, grafikoak, mapak
- Narrazio-testua
- Narrazio literarioan testuinguru batean pertsonaia batzuek Aurrera
eramaten dituzten ekintzak kontatzen dituzten testuak sartzen dira.
- Elementuak
- Lekua
- Kontatzen dire ekintzak
nonbait gertatzen dira
- Denbora
- Ekintzak garai jakin batean
gertatzen dira.
- Pertsonaiak
- Protagonista
- Ekintzetan zeregin
garrantzitsuena duena
- Antagonista
- Protagonistaren aurka
dagoen pertsona, taldea
- Laguntzailea
- Protagonistari bere helburua lortzen
laguntzen diona
- Ekintzak
- Narrazioetan beti dago
hasiera eta amaiera bat
- Narratzailea
- Narratzaile-orojakilea
- Ekintzetatik kanpo dago,
informazio guztia du
- Narratzaile-lekukoa
- Ekintzetatik kanpo dago, ez
dauka informaziorik
- Narratzaile-pertsonaia
- Narratzailea
pertsonaia batekin
identifikatzen da