HARIZKO MUSIKA TRESNAK

Beschreibung

Mindmap am HARIZKO MUSIKA TRESNAK, erstellt von Ibai Maiz Segurola am 25/01/2022.
Ibai Maiz Segurola
Mindmap von Ibai Maiz Segurola, aktualisiert more than 1 year ago
Ibai Maiz Segurola
Erstellt von Ibai Maiz Segurola vor etwa 3 Jahre
12
0

Zusammenfassung der Ressource

HARIZKO MUSIKA TRESNAK
  1. IGURTZIAK
    1. Biolina
      1. Biolina igurtzitako hari instrumentu bat da, musika klasikoaren zein folkaren arloetan oso erabilia. Batzuetan, arrabita edo xirribika ere deitzen zaio, baina izatez hori antzinako beste hari instrumentu baten izena da. Biolin gehienek zurez eginda dagoen gorputz hutsa dute. Ohiko erabileran bere familiako instrumentu txikiena eta nota garaienetara heltzen dena (sopranoa) da.
      2. Biola
        1. Biola frantsesez alto eta alemanieraz bratsche hari instrumentua da, biolin eta txeloaren arteko erregistroak hartzen dituena.Sorbaldan sostengatuta jotzen da, biolinaren modu berean, baina badago beste mota bat txeloaren moduan jotzen dena, "viola da gamba" izenekoa
        2. Biolontxeloa
          1. Biolontxeloa edo txeloa biolinen familiako hari igurtzizko instrumentua da. Biolontxeloa biola eta kontrabaxuaren artean aurkitzen da, tamaina eta erregistroari dagokionez. Harizko instrumentuen familiaren barruan, bere tamaina eta erregistroaren arabera, biolontxeloa, biolaren eta kontrabaxuaren artean kokatzen da.
          2. Kontrabaxua
            1. Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta soinu apalenekoa den hari instrumentua da. Lurrean finkatu eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartetan doitzen da eta batzuetan hari apalago bat eransten zaio. Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.
              1. Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta soinu apalenekoa den hari instrumentua da. Lurrean finkatu eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartetan doitzen da eta batzuetan hari apalago bat eransten zaio. Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.
            2. TEKLATUZKA
                1. Pianoa
                  1. Pianoa (pianoforteren laburpena, italieraz "piano", "leun" eta "forte", "indartsu" hitzek osatzen duten hitzaren laburdura) perkusio eta hari-instrumentu bezala sailkatutako musika tresna harmoniko bat da, eta Hornbostel-Sachsen sailkapenaren arabera kordofono sinple bat da.
                2. BEHATZAK
                  1. Harpa
                    1. Harpa hari instrumentua da, hiruki formakoa, eskuez jotzen diren luzera desberdineko hariak dituena. Hainbat harpa mota daude, mundu osoan hedatuta baitaude, baina Europan ezagunak dira folk harpa edo zeltiarra. Eskoziako gaeleraz clàrsach izena du, eta Irlandakoaz cláirseach. Izan ere, musika tresna hau Irlandako ikurretakoa da. Harpa-jole ezagunen artean, Nicanor Zabaleta donostiara dugu. Irlandan berriz, Turlough Carolanek ospe handia izan zuen.
                    2. Kitarra
                      1. Gitarra jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi harikoak ere. Oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan. Musika klasikoan, tresna bakarlaritzat erabiltzen da. Modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen dituela
                    Zusammenfassung anzeigen Zusammenfassung ausblenden

                    ähnlicher Inhalt

                    Prüfungsvorbereitung
                    JohannesK
                    A-Z E-Learning Trends die du kennen solltest
                    AntonS
                    The American Dream
                    barbara91
                    PuKW STEP 6 (mögliche Prüfungsfragen/Prüfungsvorbereitung)
                    frau planlos
                    Financial Accounting
                    zok42.com
                    Vetie Pharmakologie 2018
                    Tropsi B
                    Vetie Viro 2017
                    sylva Heise
                    Vetie Viro 2014
                    Annika G
                    Vetie Repro 2015
                    Janneke Bosse
                    Vetie-Fleisch2015
                    Ju Pi
                    Vetie Geflügel 2019
                    Mascha K.