Zusammenfassung der Ressource
Independentzi gerra eta patatie
- Nondik sartu zen patata?
- Britania Handitik eta Irlandatik sartu
zen Euskalherrira
- Noiz hasi zen hedatzen?
- 1800erako bazirela
urte batzuk
ekoizten hasi ziren
- Lehendabiziko urteetan ez
zuen arrakasta handirik
lortu, ordea.
- Patata janez gero
gaixotu egingo zirela
pentsatzen zuten.
- Nork jaten zuen?
- Animaliak jaten zituzten
patatak eta geroago pertsonak
jaten hasi ziren
- Noiz aldatu zen
egoera?
- Soroetatik lapurtzen zituzten, eta
ohartu ziren soldaduei ez zitzaiela
ezertxo ere pasatzen; bizirik
jarraitzen zutela.
- Gosete handiak egongo
ziren bada orduan.
- Urtero izaten
ziren
goseteak,Arabako
herri osoek
migratzen zuten
jateko ez zutelako
ezer.
- Zein zen garai
hartako elikadura?
- Bizkaian eta Gipuzkoan, arto eta gari ogia,
urdaia eta gaztainak jaten zituzten, batez
ere, eta txakolina eta sagardoa edaten
zuten.
- Medikuntzan ere
erabili zen.
- Erredurak sendatzeko eta koleraren
eta eskorbutoren aurka
gomendatzen zuten.Azala leuntzeko
hautsak egiten zituzten.
- 1860an amaitu duzu
ikerketa. Zergatik?
- Urte horretan, hiru eskualdetan ekoizten ari
ziren elikagai guztien inguruko galdeketa egin
zen.Durango ingurua eta Tolosa aldea ziren
salbuespenak. Araban, ekoizpena oso altua
zen, Arabako Errioxan kenduta.
- Daturen batek harritu
al zaitu bereziki?
- Benito Perez Galdos idazle kanariarrak Episodios
nacionalesbilduman aipatzen zuen patata.Euskal Herriko Gerra
karlistetan kontsumitzen zela idatzi zuen, 1833rako. Arabatik
gertu dagoen Nafarroako Zuñiga herria aipatzen du.