Zusammenfassung der Ressource
EUSKAL HERRIKO MUSIKA
TRESNAK
- Hairezko musika tresnak
- Supriñua
- Mihi bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare
edo zuhaitz adarrekin egina dena ( gehienetan urritzaren
adarrez ) .
- Txanbela
- Mihi bikoitzekoa eta
egurrezkoa da. zazpi zulo ditu,
sei aurrekaldean eta bat
atzekaldean.
- Txistua
- Txistuak hiru zulo dauzka: bi
aurrekaldean eta behean eta
beste bat atzean.
- Zuberoako Txirula
- Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da,
txistua bezala. Gaur egun zuberoan jotzen da eta
ez dago festarik eta dantzarik txirularik gabe.
- Dultzaina
- Mihi bikoitzeko pita dauzka, kanaberazko bi mihi
metalezko tudel bati lotuak. Zortzi zuloko tutu
konikotasun irregularreko forma dauka.
- Nafar Gaita
- Pita, tutua eta nota emateko eta
aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu.
Horrez gain Kate-txapa ere badu.
- Alboka
- Jatorriz artzain giroko musika tresna dela
uste da. Kainaberazko bi hodiz eta haien
buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz
osatuta dago.
- Trikitixa
- euska Herriko herri soinu-tresna berriena da.
akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran
indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter
guztietan. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
- Perkusiozko musika tresnak
- Ttuntun-a edo Danburria
- Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den
salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da.
- Txalaparta
- Antzinako euskal musika tresna,
makila labur batzuez jotzen diren bi
oholez osatuta dago.
- Tobera
- Bi lagunen artean airean
edukitzen duten metalezko
palanka edo hodia da etabi
jolek, bakoitzak metalezko bi
burniziri dituela kolpatuz
jotzen dena.
- Tronpa edo
musugitarra
- Giltza zahar baten itxuradu eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du.
Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko
desbardinak lortzen dira.
- Menbradodunak edo larruzkoak
- Menbranofonoak larruz eginiko
perkusioko musika tresnak dira.
- Atabala
- Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den
menbranofonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko
musika tresnei laguntzeko erabili da euren erritmoa
emateko.
- Panderoa
- Eskuz eta atzamarrarekin jotzen den menbranofonoa
da. Albota, trikitixa, arrobita, zarrabetea... horien
guztien ondoan ikusten dugu panderoa
- Danbolina
- Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa
markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua
jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz
danbolina jotzen du melodiaren erritmoa
markatzeko.