Zusammenfassung der Ressource
euskal herriko instrumentuak
- Perkusioak
- Bibratzen duen elementua
soinutresnaren gorputz bera
denean perkusiozko musika
tresna deitzen zaio.
Instrumentua kolpatuta lortzen
da soinua.
- Txalaparta
- Bi oholez osatuta
dago eta bi makila labur
batzuez jotzen da. Bi
pertsonek jotzen dute.
Bakoitzak zati bat
jotzen du: batek ttakun
eta besteak errena.
Antzina txalaparta
komunikako erabiltzen
zen.
- Ttuntun-a
edo
danburria
- Erresonantzia kutxa eta
6 hariz osatuta dago eta
makilatxo batez kolpatuz
jotzen da. 80 zentimetro
inguruko luzera du.
Europako herri askotan
erabili izan da, baina hoain
kultura bakar batzuetan
erabiltzen da.
- Tobera
- Bi lagunen artean airean
edukitzen duten metalezko
palanka edo hodia da eta bi jolek,
bakoitzak metalezko bi burni ziri
dituela kolpatuz jotzen dena.
Altzairuzko palanka bat da, metro
ta erdikoa eta bi muturretatik
egoten da bi sokez heldua.Batek
"biak" erritmoa markatzen du,
besteak, "errepika" izena du eta
"biak" jotzen duena errepikatzen
du. Badago koplalari bat, hauek
jotzen duten bitartean bertsoak
kantatzen dituena.
- Tronpa edo
musugitarra
- Giltza zaharbaten
itxura du eta erdian
bibraratzen duen
altzairuzko mihizka bat
du. Ahoan sartzen da
eta ahoak
erresonantzia kaxa
bezala egiten du.
- Menbranadunak
edo larruzkoak
- Danbolina
- Txistua laguntzeko
erabiltzen da, txistua
ezkerreko eskuan
eramaten da eta
danbolina eskubiko
eskuan erritmoa
markatuz. Atabala baino
estuagoa eta altuagoa
da, hala ere adabakiak
eta tentsore-sistema
bera du.
- Atabala
- Bi makilatxoekin jotzen
da. Erritmoa markatzeko
erabiltzen da. Egurrezko
gorputza du eta bai goiko
partean, bain azpiko
aldean animalia larruzko
edo plastikozko "larruak"
ematen ditu.
- Panderoa
- Eskuz eta atzamarrekin
jotzen da. Autore zaharrek
diotenez hasieran trikitixa
panderoarekin kantatzen
eta dantzatzen zen.
Gehienetan emakumeak
erabiltzen zuten.
- Aerofonoak
- Haizezkomusika tresna bezala ere
ezagutzen diren hauek oinarrizko bi
elementu dituzte: aire zutabe bat
gordetzen duen hodi edo ontzi bat
eta aire hori bibrarazteko
beharrezkoa dugun eragilea.
- Txistua
- Txistua, hiru zuloko
moko-flauta zuzena
da. Talde finko bat
dago: 1go txistua, 2.
txistua, (biak
danbolinarekin),
silbotea eta atabala.
- Zuberoako
txirula
- Zuberoan jotzen da.
Txistua baino
laburragoa da eta
soinu zorrotzagoa du.
Egurrezkoa da eta
hiru zulo ditu (txistuak
bezala kokatuak).
Ttuntunaz lagundurik
jotzen da.
- Dultzaina
- MIhi bikoitzeko
pita, kainaberazko
bi mihi metalezko
tudel bati lotuak.
Tutuak konikotasun
irregularreko forma
du. Zortzi zulo ditu.
- Nafar
gaita
- Dultzaina bezalako
ezaugarriak ditu.
Ahuetaz gain
katea-txapa du. Tutua
eta pita lotzen dituen
mutur batean txapadun
katea izaten dute.
- Txanbela
- Mihi
bikoitzakoa da
eta egurrezkoa.
Zazpi zulo ditu.
- Sunpriñua
- Mihi bikoitza du
eta urritzaren
adarren azalarekin
egina dago. Bi zulo
ditu. Jotzen den
doinuari "drunbele"
esaten zaio.
- Alboka
- Jatorriz artzaiak
erabiltzen zuten.
Kainaberazko bi
hodiz eta haien
buruetan
itsatsitako bi behi
adar zatiz osatuta
dago.
- Trikitixa
- Akordeoi diatonikoa
da. Txirula eta
atabalarekin taldea
osatzen du, eta baita
dultzaina eta
panderoaz lagunduz.
"Infernuko auspoa" ere
deitu ohi zaio.