Zusammenfassung der Ressource
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK.
- PERKUSIOAZKOAK
- MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
- DANBOLINA
- Menbranofonoa da eta Euskal Herrian oso hedatua dagoen musika tresna da.
Erritmoa markatzeko erabiltzen da. Txistularia ezkerreko esuarekin txistua
jotzen duen bitartean, eskuineko eskuarekin danbolina jotzen du erritmos
markatzeko.
- ATABALA
- Bi makilatxoz txandaka jotzen den menbranofonoa da. Aintzinatik
txirulariei eta beste musika tresna batzuei laguntzeko erabiltzen
da. Bere gorputza egurrezkoa da, azpokaldean animali larruak eramaten ditu.
- PANDEROA
- Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da.Autore zaharrek
diotenez, hasieran trikitixa pandero hutsarekin kantatzen eta dantzatzen
zen.
- MUSUGITARRA
- Giltza baten itsura du eta erdian bibratzen duen
altzairuzko mihizka bat du.. Hortzen artean jotzen
da. Euskal Herrian asko jotzen zen, batezb ere
Durangoaldean
- TTUNTUN-A EDO DANBURRIA
- Perkusio instrumentu moduanerabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin
batera jo ohi da.
- TXALAPARTA
- Bi oholez osatuta dago.2-2.5 metro ingurukoa da eta 5zentimetro lodi da..
Aintzinean, txalaparta komunikatzeko erabiltzen zan baina gaur egun, musika
jotzeko erabiltzen dugu.Bi otarren gainean jartzen dira erresonantzia ez galdu
dadin.
- TOBERA
- Bi lagunen arteaj airean edukitzen den metalezko palamka lodia da
eta bi burni ziriz kolpatuz jotzen da. Hauek dira tobera jotzailearen
osagaiak:Altzairuzko palanka: Bi muturretatik zintzilik dago sokekin
hedatua. Eta Bi jotzaileeek 30 zm-tako bi burni zuri dituzte ezku
bakoitzean. Batek erritmoa markatzen du eta besteak berdina
errepikatzen du.Eta bertsolaria:palanka tartekatuz abesten du.
- AEROFONOAK EDO HAIZEZKOAK
- TXISTUA
- Hiru zulokotxistua da.(hiruak behekaldean ditu baina haietako bat atzekaldean
dago.Ez dakigu noiz sortu ez dakiguenez, azken garaianko talde finko bat
ateratzeen zaigu.:1go txistua eta 2. txistua.(biak danbolinarekin), silbotea eta
atabala dira gure garaira iritsi zaizkigun laukoteak.
- ZUBEROAKO TXIRULA
- Hiru zuloko (flauta zuzenen) taldekoa da. Gaur egun, Euskal Heeriko Ipar-Ekialdean,
Zuberoan jotzen da. Txirula baina motzagoa da 25cm-ingurukoa soinu
zorrotzagoarekin. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da
- DULTZINA
- Dultzainak osagai batzuk ditu, hauek dira:
Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi
metalezko tudel bati lotuak. Nota
aldaketarako zortzi zulo ditu.
- ALBOKA
- Funtsean klarintearen kidea da, eta jatorriz artzain giroko
musika tresna bat dela uste da. Kainaberazko bi hodiz eta
haien burutean itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago.
Arnasa berean artuz eta botaz ere jotzen da. Erreperterioa
bereiziki fanadangoa-jota eta arin-arin porrue, eta martxaz
osatzen da.
- NAFAR GAITA
- Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzaina
bezela ditu. Nafarroan gaitarik zaharrenetako bat da eta osagai
hauek ditu: Katea-txapa.
- TXANBELA
- Galduta dagoen Zuberoako musika tresna txikia
da. Mihi bikoitzekoa eta egurrezkoa da, zazpi
zulorekin sei aurrekaldean eta bat atzekaldean. Ez
da musika tresna bat bakarrik, baita ere musika
egiteko era bat da.
- SUNPRIÑUA
- Mihi bikoitzeko musika tresnarik simpleena da eta
landare edo zuhaitzetako adarrekin egina dago.Bere
doinua jotzeko bi zulo ditu eta Euskal Herrian, urritzaren
azalarekin egiten da. Eta haren doinu nagusiari
"durumbele" deitzen zaio. Gaur egun erabat galduta dago.
- TRIKITIXA
- Euskal Herriko musika tresnarik berrienetako bat da.XIX.
mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko
musikaren bazter guztietan dultzaina eta panderoaz
lagundurik. Instrumentu honi "infernuko hauspoa" ere
deitzen zaio.