Zusammenfassung der Ressource
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
- PERKUSIOZKOAK
Anmerkungen:
- Bibratzen duen elementuaren soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozko musika tresna deitzen zaio.
Aparteko tintaketarik behar ez duen eta soinua sortu dezakeen materialarekin egina dago.
- TTUNTUN-A /
DANBURRIA
Anmerkungen:
- Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo bat kolpatuz jotzen da.
Gaur egun Zuberoako herri dantzetarako bakarrik erabiltzen da.
- TXALAPARTA
Anmerkungen:
- Antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Oholtzak 2metro eta 2,5 metro inguruko luzera dute, eta 5zentimetroko lodiera. Antzina, txalaparta, komunikatzeko
- TOBERA
Anmerkungen:
- Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. OSAGAIAK:
- Altzairuzko palanka
- Bi jotzaileek 30zentimetrotako bi burni ziri dituzte esku bakoitzean.
- Koplaria, bertsolaria.
- TRONPA / MUSUGITARRA
Anmerkungen:
- Antzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxaren modukoa da. Durangoaldean jotzen da batez ere.
- AEROFONOAK
Anmerkungen:
- Haizezko musikatresna bezala ere ezagutzen diren oinarrizko bi elementu dituzte: Aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibratzeko beharrezkoa dugun eragilea.
- TXISTUA
Anmerkungen:
- Txistua lau zuloko (hirurak behean ditu); hiru aurrealdean eta bat atzealdean) moko flauta zuzena da. Hau dugu gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetakoa ere bai soinutresna zabalduena eta ezagunena.
- ZUBEROAKO
TXIRULA
Anmerkungen:
- 3 zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egin, Zuberoan jotzen da.
Txistua bainoa laburragoa da, 25zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean, eta bat atzekaldean. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
- DULTZAINA
Anmerkungen:
- Osagaiak: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutuakn konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako 8 zulo ditu.
- NAFAR GAITA
Anmerkungen:
- Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Nafarroako gaitarien artean zaharra da beste osagai hau ere: Katea-txapa. Kasu horietan, tuta eta pita lotzen dituen mutur batean txapadun katea izaten dute.
- TXANBELA
Anmerkungen:
- Gaur egun erabat galdua dagoen Zuberoako txanbela txikia da. Haizezko musika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena. 7 zulo ditu, 6 aurrekaldean eta 1 atzekaldean.
- SUPRIÑUA
Anmerkungen:
- Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz baten adarrarekin eginten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Gaur egun erabat galdua dago.
- ALBOKA
Anmerkungen:
- Klarinetearen kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
- TRIKITIXA
Anmerkungen:
- Euskal Herrian soinu-tresna berriena da. Indarrez sartu da gure herriko musikaren bazter guztietan. Atabalarekin taldea osatuz eta baita dultzaina eta panderoz lagundurik jotzen da. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
- MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
- DANBOLINA
Anmerkungen:
- Menbranofonoa da eta Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua dago. Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko.
- ATABALA
Anmerkungen:
- Bi makiltxoz txandaka jotzen den menbranofonoa da. antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabiltzen da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpikko aldean animalia larruzkoa edo plastikozkoa "larruak" eramaten ditu.
- PANDEROA
Anmerkungen:
- Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da.