Erstellt von Aitziber Aurrekoetxea
vor fast 7 Jahre
|
||
Frage | Antworten |
Artadia: Bi motako artadiak aurki daitezke Euskal Herrian, kantauriarrak eta mediterraniarrak. Izatez, artadiak ingurune mediterraniarreko baso tipikoak dira baina ikusiko dugun bezala ingurune kantauriarra ere kolonizatu dute. | |
Hareatza: Euskal Herriko kostaldeko hareatza gehienak oso degradaturik daude gizakiak emandako gehiegizko erabilpenaren ondorioz. Halere, badaude nahiko ondo kontserbatzen diren hareatza batzuk ere. | |
Hariztia Euskal Herriko bailaretako altuera gutxiko guneetako basorik ezagunena da hariztia. Substratu aberatseko guneetan beste hainbat landarerekin batera agertu ohi da baso mardulak eratuz.. | |
Harkaiztia: Euskal Herriko gailurrik altuenetan aurkitzen den ekosistema da. Landaredia oso urria da bertan eta hegazti harraparien eta goi-mendietako ugaztunen bizileku aproposa dira. | |
Ilarako basoa: Baso estu eta luze berezi hau, zuhaitzez jantzi gabeko eremu batean, ur-ibilguen ertzetan sortzen da, ibai, errekasto eta putzuen ertzetan, hain zuzen ere. | |
Labarrak: Euskal kostako zatirik gehiena labar malkartsuz josia dago, Bizkaia aldean batez ere. Itsasoak gogor ekiten du ekosistema honen kontra baina halere bizi handia aurki daiteke bertan. |
Möchten Sie mit GoConqr kostenlos Ihre eigenen Karteikarten erstellen? Mehr erfahren.