Erstellt von inaki tejada
vor mehr als 5 Jahre
|
||
Frage | Antworten |
ZEINTZUK DIRA LESIO OHIKOENAK? | Bizkarrezur-muineko lesioak Garun-lesioak. |
Bizkarrezur-muineko lesioa | Bizkarrezur-muina babesten duen bizkarrezurra haustean gertatzen da. Bizkarrezurmuinean, besoen eta zangoen mugimendua kontrolatzen duten nerbio asko daude; beraz, gorputz-adarren paralisia gerta daiteke |
Garun-lesioak | Garezurrak kolperen bat hartu eta garuna kaltetzean gertatzen dira |
ZERGATIK GERTATU OHI DIRA LESIO MOTA HAUEK? | Hauek dira lesio horietako gehienen kausak: zirkulazio-istripuak, nahikoa sakonera ez duten igerileku edo ibaietan murgiltzea, edo erorikoak kirola babes egokirik gabe egitean. |
ZEINTZUK DIRA NERBIO-SISTEMAKO GAIXOTASUN EZAGUNENAK? | Alzheimerra eta Parkinsona |
Alzheimerra | Garuneko neurona jakin batzuk kaltetzearen ondorioz gertatzen da. Hasieran, oroimen-, orientazio- eta arrazoimen-galera txikiak izaten dira, eta sintoma horiek larriagotu egiten dira apurka-apurka. Oro har, gaixotasunak adineko pertsonei eragiten die |
Parkinsona | Gaixotasun horren ezaugarri nagusia ez-borondatezko dardara-mugimenduak dira, eta giharren indarra txikitzearen ondorioz gertatzen dira |
Alkoholak garunaren funtzionamendua hondatzen du | Alkohola oso hedatuta dago gure gizartean, baina arrisku larriak eragin ditzake osasuneanPertsona batek alkohola kontsumituz gero, erreflexu- edo ikusmen-galerak izan ditzake, eta mozkortu egin daiteke. Egoera horretan, nork bere ekintzen kontrola galtzen du. Muturreko kasuetan, heriotza ere eragin dezake alkoholak. |
Atsedena eta aisia
Image:
Lo (binary/octet-stream)
|
Nerbio-sistema zaintzeko ezinbestekoa da lo egitea. Oro har, egunean zortzi ordu inguru egin behar da lo. Gauez, gure buruak eta gure gorputzak atseden sakona hartzen dute. Atseden hori beharrezkoa da gure nerbio-sistemak eguneko jardunen ondoren indarrak berritzeko eta hurrengo egunekoak egin ahal izateko; esaterako, ikasgelan arreta jartzeko eta ikasteko. 3 Nerbio-sistemak bere funtzioak behar bezala betetzeko, behar adina orduz atseden hartzeaz gain, bizimodu ordenatua izan behar da, ordutegi erregularrak eta aisiarako denbora izanda. Hori lagungarria izango da aktibo eta alai egoteko. |
Möchten Sie mit GoConqr kostenlos Ihre eigenen Karteikarten erstellen? Mehr erfahren.