Erstellt von Rodriguez Martinez Enara
vor 7 Monate
|
||
Frage | Antworten |
Alderantzizko transkripzioa | RNA --> DNA Erretrobirusek egiten dute, adibidez GIBa |
Autoerreplikazioa | RNA batzuk bere buruaren kopiak egitearen prozesua, zeinak RNA munduaren hipotesiari pisua ematen dion |
Bikoizketa (erreplikazioa) | DNAk bere buruaren kopiak egitea. Interfasean, S fasean. |
Erdikontserbakorra | DNAren bikoizketaren hipotesietako bat da, non DNA kateak banandu eta kate bikoitza molde gisa erabiltzen den kate berria eratzeko. Azkenik, molde bezala erabilitako katea eta bikoiztutakoa elkartu eta DNA berria eratzen da. |
Erreplikona | Eukariotoetan dauden erreplikazio-burbuilak (asko daude) |
Exona | Eukariotoen mRNA-ren atal kodetzailea. Heltze prozesuan mantendu egiten da. |
Genea | Produktu geniko bat (kate polipeptidiko edo RNA) kodetzen duen DNAren sekuentzia |
mRNA heltzea | Eukariotoen nukleoan burutzen den prozesua, non mRNAren atal ez kodetzaileak (intronak) kentzen diren, exonak mantenduz |
Introna | Eukariotoen mRNA-ren atal ez-kodetzailea. Heltze prozesuan kendu egiten da. |
Itzulpena | mRNAren baseen sekuentzian gordetako informazioa proteina baten aminoazidoen sekuentzia bihurtzeko prozesua da |
Kate aurreratua | Kate aurreratua 5' --> 3' noranzkoan eraikitzen da, DNA pol III-ak nahiago duen noranzkoan, jarraian egiten da eta azkarrago doa |
Kate atzeratua | Kate atzeratua 3' --> 5' katea da. Zatika eraikitzen da eta primer askoren bidez. Motelago doa |
Kode genetikoa | mRNA osatzen duten base nitrogenatuen eta hauek kodetzen dituzten aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna da |
Okazakia | Kate atzeratuan sortzen diren DNA sekuentzia laburrak dira |
Operona | Adierazpen genikoa erregulatzeko mekanismoa prokariotetan, non elkarrenganik hurbil dauden eta prozesu biokimiko oso bat erregulatzen duten gene multzoak modu erregulatuan adierazten diren |
Splicing alternatiboa | Eukariotoen transkripzio faseko heltzean geneen intronak ezabatu eta exonen ordena zehazten duen prozesua da |
Aneuploidia | Zeluleko kromosoma kopuruaren alterazioa |
Antionkogeneak | Zelulen hazkuntza inhibitzen duten proteinak kodetzen dituzten geneak dira. |
Euploidia | Kromosoma joko edo sorta osoari eragiten dion mutazio genomikoa da eta bi mota daude: Monoploidia eta Poliploidia. |
Kartzinogenoa | Minbizia eragin dezakaeen agentea fisiko, kimiko edo biologikoa da |
Minbizia | Geneen adierazpena aldatzen duten mutazioek eragindako gaixotasuna da. Mutazioak zelula zatiketa kontrolatzen duten geneetan gertatzen dira |
Monoploidia | Mutazio genomiko euploidea da. Kromosoma bakarra dago bikote homologo bakoitzerako |
Monosomia | Mutazio genomiko aneuploidea da. Kromosoma hirukote bat dago, besteak bikoteak dira. Adibidez, Down sindromea |
Protoonkogeneak | Zelula guztietan dauden gene arruntak dira, zelula hazkundea eta garapena kontrolatzen dute. Mutatzerakoan onkogene bilakatzen dira |
Trisomia | Kromosoma gehigarri baten presentzia gorputzeko zelula batzuetan edo guztietan |
Triploidia | Kromosoma sorta bat baino gehiagori eragiten dionean eta 2n izan beharrean 3n izango du (ohikoa landareetan) |
Möchten Sie mit GoConqr kostenlos Ihre eigenen Karteikarten erstellen? Mehr erfahren.