Elikagaiak usteltzen edo hondatzen dira mikrobioak elikatzen direnean hondakinak sortzen dituztelako. Hau da, elikagaia hondakin bihurtzean.
Mikrobioek ura behar dute bizitzeko. Beraz, elikagaietan mikrobioak badira (ohi bezala) eta ura, ustelduko dira.
Fruitu lehorrak ez dira usteltzen toki lehorrean mantentzen badira.
Elikagaietan mikrobio batzuk egotea normala da.
Baina ura ere dagoenean, usteltzeko arriskua dute.
Elikagai batek ura ez badauka, ez da ustelduko.
Nola kendu ura, elikagaiak kontserbatzeko
Deshidratazioa: eguzkitan jarrita edo beroarekin, elikagaiak lehortu. (pasak, pasta, gailetak,...)
Liofilizazioa: prozesu industrialak erabiliz, elikagaia hauts bihurtu. (esne-hautsa, kafea, kakaoa,...)
Gatza bota: gatzak elikagai barnetik ura ateratzen du. (urdaiazpikoa, makilaua,...)
Izoztea: ur likidoa solido bihurtzean mikrobioak ezin dira ugaldu eta mugitu.
Slide 3
Mikrobioak suntsitu
Mikrobioak suntzitzen baditugu, elikagaiak kontserbatuko dira. (Ez badira berriro kutsatzen).Nola suntsitu ahal ditugu elikagaietako mikrobioak? 1. Beroa erabiliz: - Pasteurizazioa: - Esterilizazioa:
Kontserbatzaileekin: sustantzia kimikoak dira mikrobioak hiltzeko. Neurri txikitan erabiltzen dira osasuna ez kaltetzeko eta araudi zorrotzak bete behar dituzte.
Elikagaiak usteldu edo hondatuko dira?Bai, elikagaietan ura bagado eta mikrobioak bizirik badaude, ugaldu egingo dira oso azkar eta janaria hondakin bihurtuko da.
Slide 5
Elikagaiak egoera honetan...
Elikagaiak ustelduko dira?EZ, urik ez badago, mikrobioak ezin dira bizi (elikatu, ugaldu ez mugitu).Ura kentzeko moduak:
Lehortuz (makinaz edo eguzkitan)
Gatza gehituz (barneko ura ateratzen da)
Izoztuz (ur likidorik ez da egongo)
Fruitu lehorrak (berez kontserbatzen dira)
Elikagaiak ustelduko dira?EZ, mikrobioak suntsituz, elikagaia ez da ustelduko.Baina ura ere dagoenean, berehala ontziratu (paketatu) behar da janaria, kanpoko mikrobioekin ez kutsatzeko.
Kontserbatzaileekin
Beroarekin (esterilizazioa, pasteurizazioa)
Slide 7
Elikagaien gehigarriak
kontserbatzaileak ( sustantzia kimikoak mikrobioak suntsitzeko; neurriz hartu behar dira osasunerako kaltegarriak izan ez daitezen).
koloragarriak ( itxura hobetzeko edo erakargarriagoak egiteko).
antioxidatzaileak (airearekin kontaktuan ez hondatzeko).
zapore indartzaileak (gatza, pipermina,...)