Digestioa: elikagai konplexuak sinple bihurtu (mantenugai), Adibidez, almidoia glukosatan bihurtu, eta proteinak aminoazidotan.Xurgapena: sustantzia sinpleak (elikagai sinpleak ura bezala eta digestioan lorturikoak), odolera pasatu.Egestioa: digeritu gabeko sustantzia konplexuak, gorotzetan kanporatu (kaka).
Slide 5
Digestioa
Digestio mekanikoa janari zatiak txikiagoak egin. Ahoan ematen da gehien bat eta hortzaginekin janaria mastekatzean lortzen da.Janaria txikituz, digestio kimikoa errazten da.Digestio kimikoa: sustantzia kimiko konplexuak sinple bihurtzea. Erreakzio kimikoen bidez egiten da, eta horretarako digestio-entzimak erabiltzen dira. Hauek digestio-urietan (ura + entzimak) daude.Non ematen da digestio kimikoa? Digestio-urinak sortzen diren organoetan bakarrik:
Ahoan
Urdailean
Heste meharrean (duodenoan - heste meharreko lehenengo 30 cm).
Slide 6
Digestio kimikoa
Janariaren elikagai konplexuak listuaren bidez, (almidoia, gantzak eta proteinak) sinple bihurtzen dira.Ahoan: entzima bakarra dago. Almidoiaren digestioa hasten da (baina amaitu ez)Urdailan: urin gastrikoaren bidez, proteinak digeritzen hasten dira, sustantzia txikiagoak sortuz. Jandako sustantzia sinpleekin batera (ura, glukosa, bitaminak, mineralak) hemen sortzen den nahaste likitsua kimo deitzen da.Heste meharrean (duodenoan): heste-urinarekin (entzima asko) eta pankrea-urinarekin (entzima asko), digestioa amaitzen da.Proteinetatik aminoazidoak lortzen diraGantzetatik gantz azidoak eta glizerinaAlmidoatik glukosa.Noski, jandako sustantzia sinpleak eta ezin dena digeritu (zuntza) heste mearrean dago ere. Sortutako nahaste likitsua kilo deitzen da.
Slide 7
Kiloa nora doa?
Duodenoan sortutako kiloa nora doa? Bi bide dira posibleak:
Sustantzia sinpleek odolerako bidea hartuko dute (ur gehiena, mineralak, bitaminak, glukosa, aminoaziodoak,...) xurgapena prozesuaren bidez odolera joango dira.
Sustantzia konplexuak ( zuntza eta digeritu gabeko guztia) heste lodira joango dira. Egestio prozesuan gorotzen bidez kanporatuko dira.
Kiloaren sustantzia sinpleak odolara pasatzen dira.Non gertatzen da? Heste meharreko tarte luzeenean (6 metro); yeyuno deitzen da.Nola gertatzen da? mantenugai sinpleek heste meharreko pareta zeharkatzen dute eta odol kapilarretan sartzen dira.Horretarako heste meharreko barneko pareta oso konplexua da:
tolesdurak
biloak eta
mikrobiloak ditu
Slide 9
Egestioa
Heste lodiaren funtzioak:
Heste urineko geratzen den ura xurgatu (odolera doa).
Heste lodian ditugun mikrobioek bitamina batzuk sortzen dituzte; odolera xurgatzean aprobetxatzen ditugu. Gasak sortzen dituzte ere, metanoa bezala.
Gorotzak sortu digeritu gabeko sustantziekin eta kanporatu.
Slide 10
Arnas aparatua
Arnas bideak:
Sudur hobiak
Laringea (ahots kordak hitz egiteko)
Trakea (kartilagoarekin)
Bronkioak
Bronkioen adarrak gero eta ugariagoak eta finagoak.
Bronkioloak (mikroskopikoak)
Birikak:Bi organo malguak eta harroak.Bronkioak eta bere adarrak biriketan sartzen dira, zuhaitz bronkiala osatuz.Bronkioloak albeoloetan amaitzen dira.
Slide 11
Arnas aparatuaren funtzioak
Arnas aparatuaren funtzio nagusia airearen oxigenoa odolera eramatea da.Horretarako hiru prozesu ematen dira:
Arnasgora: airea biriketan sartzen da.
Gas-trukea: odoleko CO2a biriketara pasatzen da eta aldi berean biriketako oxigenoa odolera. Baina guztia pasatzen da beste aldera? EZ. (Beti alde bietako kontzentrazioak berdindu arte).
Arnasbehera: CO2arekin airea bota.
Arnasgora: kutxa torazikoaren bolumena handitzean eta beraz, biriken bolumena handitzean, airea sartzen da.Arnasbera: kontrakoa. Kutxa torazikoa eta birikak konprimatzean, barneko presioa handiagoa da kanpokoa baino eta ondorioz, airea kanporatzen da.Baina ezin da aire guztia kendu, barneko eta kanpoko presioak berdindu arte bakarrik.Diafragma: biriken azpian dagoen giharrak kontrolatzen ditu mugimendu hauek.
Beheko arnasketa: diafragma beherant...
Alboko arnasketa: saihetsak zabalduz...
Goiko arnasketa: goiko lobuloak bete.
Noski, hiru pausoak jarraian eta etenik gabe.Horrela bolumen gehien lortzen da.Espirometria frogatan birika-ahalmena neurtzen da litrotan.
Caption: : Arnas mugimenduak: arnasbehera eta arnasgora. Modu egokian egiteko, orden honetan egin behar da.
Slide 14
Birika ahalmena
Arnasbeheran ezin dira birikak guztiz uztu, gas-trukea presio biak berdindu arte egiten delako.Arnasketa normal batean 1,5 litro inguru hartu eta botatzen dugu.Arnasgorabortitzaren ondoren, beste 1,5 litro inguru hartuko dugu.Berdin, arnasbera normal baten ondoren arnasbera bortiza egiten badugu, beste 1,5 litro inguru bota ahal dugu.Begiratu irudian zeintzuk diren bolumenak kasu bakoitzean.Beti geratuko da bolumen bat, aire hondarra (1,5 litro inguru) adibide honetan.