B. Genetika molekularra

Description

Selektibitatea Biology Flashcards on B. Genetika molekularra, created by Rodriguez Martinez Enara on 06/05/2024.
Rodriguez Martinez Enara
Flashcards by Rodriguez Martinez Enara, updated 7 months ago
Rodriguez Martinez Enara
Created by Rodriguez Martinez Enara 7 months ago
14
0

Resource summary

Question Answer
Alderantzizko transkripzioa RNA --> DNA Erretrobirusek egiten dute, adibidez GIBa
Autoerreplikazioa RNA batzuk bere buruaren kopiak egitearen prozesua, zeinak RNA munduaren hipotesiari pisua ematen dion
Bikoizketa (erreplikazioa) DNAk bere buruaren kopiak egitea. Interfasean, S fasean.
Erdikontserbakorra DNAren bikoizketaren hipotesietako bat da, non DNA kateak banandu eta kate bikoitza molde gisa erabiltzen den kate berria eratzeko. Azkenik, molde bezala erabilitako katea eta bikoiztutakoa elkartu eta DNA berria eratzen da.
Erreplikona Eukariotoetan dauden erreplikazio-burbuilak (asko daude)
Exona Eukariotoen mRNA-ren atal kodetzailea. Heltze prozesuan mantendu egiten da.
Genea Produktu geniko bat (kate polipeptidiko edo RNA) kodetzen duen DNAren sekuentzia
mRNA heltzea Eukariotoen nukleoan burutzen den prozesua, non mRNAren atal ez kodetzaileak (intronak) kentzen diren, exonak mantenduz
Introna Eukariotoen mRNA-ren atal ez-kodetzailea. Heltze prozesuan kendu egiten da.
Itzulpena mRNAren baseen sekuentzian gordetako informazioa proteina baten aminoazidoen sekuentzia bihurtzeko prozesua da
Kate aurreratua Kate aurreratua 5' --> 3' noranzkoan eraikitzen da, DNA pol III-ak nahiago duen noranzkoan, jarraian egiten da eta azkarrago doa
Kate atzeratua Kate atzeratua 3' --> 5' katea da. Zatika eraikitzen da eta primer askoren bidez. Motelago doa
Kode genetikoa mRNA osatzen duten base nitrogenatuen eta hauek kodetzen dituzten aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna da
Okazakia Kate atzeratuan sortzen diren DNA sekuentzia laburrak dira
Operona Adierazpen genikoa erregulatzeko mekanismoa prokariotetan, non elkarrenganik hurbil dauden eta prozesu biokimiko oso bat erregulatzen duten gene multzoak modu erregulatuan adierazten diren
Splicing alternatiboa Eukariotoen transkripzio faseko heltzean geneen intronak ezabatu eta exonen ordena zehazten duen prozesua da
Aneuploidia Zeluleko kromosoma kopuruaren alterazioa
Antionkogeneak Zelulen hazkuntza inhibitzen duten proteinak kodetzen dituzten geneak dira.
Euploidia Kromosoma joko edo sorta osoari eragiten dion mutazio genomikoa da eta bi mota daude: Monoploidia eta Poliploidia.
Kartzinogenoa Minbizia eragin dezakaeen agentea fisiko, kimiko edo biologikoa da
Minbizia Geneen adierazpena aldatzen duten mutazioek eragindako gaixotasuna da. Mutazioak zelula zatiketa kontrolatzen duten geneetan gertatzen dira
Monoploidia Mutazio genomiko euploidea da. Kromosoma bakarra dago bikote homologo bakoitzerako
Monosomia Mutazio genomiko aneuploidea da. Kromosoma hirukote bat dago, besteak bikoteak dira. Adibidez, Down sindromea
Protoonkogeneak Zelula guztietan dauden gene arruntak dira, zelula hazkundea eta garapena kontrolatzen dute. Mutatzerakoan onkogene bilakatzen dira
Trisomia Kromosoma gehigarri baten presentzia gorputzeko zelula batzuetan edo guztietan
Triploidia Kromosoma sorta bat baino gehiagori eragiten dionean eta 2n izan beharrean 3n izango du (ohikoa landareetan)
Show full summary Hide full summary

Similar

Biology AQA 3.1.3 Cells
evie.daines
Biology AQA 3.2.5 Mitosis
evie.daines
Biology AQA 3.1.3 Osmosis and Diffusion
evie.daines
Biology- Genes, Chromosomes and DNA
Laura Perry
Biology- Genes and Variation
Laura Perry
Enzymes and Respiration
I Turner
GCSE AQA Biology - Unit 2
James Jolliffe
GCSE AQA Biology 1 Quiz
Lilac Potato
Using GoConqr to study science
Sarah Egan
Cells and the Immune System
Eleanor H
GCSE Biology AQA
isabellabeaumont