Euskal musika tresnak.

Description

HAU DIRA MUSIKA TRESNAK
ik012071bd
Mind Map by ik012071bd, updated more than 1 year ago
ik012071bd
Created by ik012071bd about 9 years ago
24
0

Resource summary

Euskal musika tresnak.
  1. PERKUSIOZKOAK

    Annotations:

    • Bibratzen duen elementua soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozko musika tresna deitzen zaio.
    1. Ttuntuna edo danburria

      Annotations:

      • Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batez kolpatuz jotzen da.
      1. Txalaparta

        Annotations:

        • Aintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Bi jotzaileen artean erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena
        1. Tobera

          Annotations:

          • Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil taldeak andregaiari etxe aurrean kantatuz jotzen da (edo zen).
          1. Tronpa edo musugitarra

            Annotations:

            • Aintzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira.
          2. MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK

            Annotations:

            • Membrana edo ohial bat eskuz edo makilaz jotakoan soinua egiten duen tresna
            1. Danbolina

              Annotations:

              • Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko
              1. Atabala

                Annotations:

                • Atabala mi makilatxoez txandaka jotzen den menbranafonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpiko aldean animalia larruzko edo plastikozko "larruak eramaten ditu. Atabala bi makiltxoez jotzen da eta bai txistua eta bai dultzaina laguntzen ditu.
                1. Panderoa

                  Annotations:

                  • Hasieran trikitixa pandero hutsarekin kantatzen zen eta batez ere emakumeek erabiltzen zuten
                2. AEROFONOAK

                  Annotations:

                  • Haizezko musika tresna bezala ere ezagutzen diren hauek oinarrizko bi elementu dituzte: aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibrarazteko beharrezkoa dugun eragilea.
                  1. Txistua

                    Annotations:

                    • Txistua hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrekaldean eta bat atzekaldean) moko-flauta zuzena da. Hau dugu gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetan ere bai soinu-tresna zabalduena eta ezagunena.
                    1. Zuberoako txirula

                      Annotations:

                      • Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Txistua baino laburragoa da, 25cm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, txistua bezala. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
                      1. Dultzaina

                        Annotations:

                        • Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tutuak konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako zortzi zulo ditu.
                        1. Nafar gaita

                          Annotations:

                          • Nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Mutur batean txapadun katea izaten dute.
                          1. Txanbela

                            Annotations:

                            • Gaur egun ea galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Haizezko musika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena. Zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean
                            1. Sunpriñua

                              Annotations:

                              • Mihizka bikoitzeko tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Erabat galduta dago instrumentu hau.
                              1. Alboka
                                1. Alboka

                                  Annotations:

                                  • Klarinetaeren kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Kainaberazko bi hodiz eta haien bururetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
                                  1. Trikitixa

                                    Annotations:

                                    • Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. Bai kaletar eta bai baserritar giroan, dultzaina eta panderoak lagundurik jotzen da. "Infernuko hauspoa" ere deitu ohi zaio.
                                  Show full summary Hide full summary

                                  Similar

                                  Soinua
                                  Biotz Fradua
                                  Baliokidetasunak
                                  Biotz Fradua
                                  Musika elementuak identifikatu
                                  Biotz Fradua
                                  AHOTSA
                                  Biotz Fradua
                                  Baliokidetasunak LH
                                  Biotz Fradua
                                  MOZART
                                  inaki.ilzarbe
                                  Mikel E - Alba M "BARROKOA"
                                  mikel.etxarri
                                  ERROMANTIZISMOA(XIX.mendea) ETA XX MENDEA
                                  Ander Naranjo
                                  MUSIKA INSTRUMENTUEN FAMILIAK
                                  andrearedondo
                                  INSTRUMENTOS TRADICIONALES
                                  LEIRE PEREZ DE LASTRA AGUIRREZABAL