Gela eleanitzean
kontuan hartu
beharreko
alderdiak
Irakaslea
- Feedback tekniketan zein
hizkuntzaren
atzeraelikaduran
trebatua.
Estrategia ezberdinak(orientazio,
errazteko, informazio eta
sostengu) erabili haurren
pentsamendua sustatzeko eta
hizkuntzaren erabilera
garatzeko.
Lister eta Rantak (1996) diote, hizkuntzaz jabetzeko
emankorrenak gertatzen diren irakas-estrategiak
honakoak direla: 1. Forma zuzena eskatzea ikasleari. 2.
Aztarna metalinguistikoak eskaintzea. 3. Argitzeko
eskatzea. 4. Formulazio akastuna errepikatzea,
aditzera emanez zerbait ez dagoela ondo. 5. zuzenketa
esplizitua.
Ikasgelan umore ona eta konfiantza
nagusi izan daitezen zaindu.
Alaitasun eta umore giroan egiten den
edozerk dakarkie onura hezkuntzari eta
2Hren ikaskuntzari.
Ikasleak
Garrantzitsua da, haurrek
interesatzen zaizkien
solasgaiei ekitea, hipotesiak
formulatzea, lortu dutena
azaltzea eta galderak egitea.
Haurrei, testuinguru
argiak eta 2H modu
sistematikoan
ulertzeko eta
esperimentatzeko
aukerak eman.
Jatorrizko hiztunekin
harremanetan jarri.
Horrela 2H ikasgelaz
kanpo erabiltzera
bultzatuz.
Ikasleen 2H-n ikaste-irakaste
prozesuan zehar autoebaluazioa eta
hausnarketa sustatuko da (adibidez,
esaldi akastuna modu egokian
berresanez edo erabili beharreko
forma egokia zein izango litzatekeen
esateko eskatuz)
Ikaskideen
elkarlana edo
kooperazioa
ezinbestekoa da
hizkuntza
erabiltzeko eta
ikasterako orduan
Lehen eta bigarren hizkuntza
Zabaletaren (1994) iritziz, hizkuntza-garapenaren
ikuspuntutik, murgiltze-ereduetan talde txikian
egindako lanak ez du interesik haurrak beren
artean 2Hn hitz egiten hasten ez diren artean.
2Hn ahozko hizkuntza garatzeko
ondorengo helburuetan oinarrituko
gara: hizkuntza jariotasuna,
hizketa-segurtasuna, ekoizpenaren
kontrol graduala,
hizkuntza-zuzentasunaren lorpena,
eta ondoren, solaskide eta gai
anitzagoekin jarduteko gaitasuna
Hizkuntzen arteko
elkarmenpekotasun
linguistikoaren eta
gaitasun linguistikoen
transferentziaren
kontzientzia
bultzatzeak, hizkuntzen
arteko sinergia eta
elkarren arteko
osagarritasuna eragingo
du
Jarduerak
Grabatu bideoan eta hautatu 10
minutuko tarte bat, haurren eta
irakaslearen arteko elkarrizketa
transakzionala ageri dena. 1. zenbat
aldiz eta zenbat denbora hitz egiten du
irakasleak, eta zenbat ikasleek. 2. zein
estrategia erabiltzen du irakasleak. 3.
zein feedback teknika erabiltzen du.
Ikasleen arteko solasaldiak
aurrera eramaterako orduan,
Griceren arauak izango dira
solasa gidatuko duten
irizpideak.
Annotations:
Egia:
-Fantasia, desira eta errealitatea bereizi.
-Frogak eta adibideak ema.
-Ziur ez dena seinalatu.
Laburtasuna:
-Hitz egin aurretik, pentsatu.
-Ideia nagusia zentratu.
-Funtsezkoa eta betegarria bereizi.
-Ez errepikatu besteek esandakoa.
-Ez luzatu gehiegi.
-Ez esan hitz gutxiegi.
Pertinentzia:
-Esango dena norberak edo inork aurrez esandakoarekin lotu.
-Bestela, gai-aldaketa seinalatu eta justifikatu.
Argitasuna:
-Ordenaz jardun azalpenean.
-Lexiko egokia erabili gaiari buruz.
-Hizkuntza-akatsak saihestu.
-Berresan, adibideak eman.
2H ulermena eta oroimena
errazteko: irudiak, sinboloak eta
grafikoak erabiltzea.
Ahozko hizkuntza lantzeko
Sekuentzia didaktiko bat
egitea.
Annotations:
1. Lanaren helburua komunikazio-egoera bati dagokion genero bati buruzko berbaldi jarduera da.
2. Lana egitasmo baten parte gisa planteatzen da beti.
3. Ikasleen ahozko ekoizpenen grabatzetik abiatuta.
4. Genero jakin baten hizkuntza-jardueraren osagaiak zein bere aldetik lantzen dira.
5. Landutako gaitasunak jarduera konplexuago batean integratzen dira.
Testu generoak landu beharko ditu, aldamiatu eta
gogoeta egin; irakaslearen helburua haurren
pentsamendua sustatzea eta hizkuntzaren erabilera,
jariotasuna, hizketa-segurtasuna eta zuzentasuna
garatzea delako.
Ebaluazioa
Saioak grabatzea eta
ondoren analizatzeak
autoebaluzaiorako eta
gogoeta didaktikorako
aukerarik onena
eskaintzen dute.
Hizkuntza-arloaz harago
doa komunikazioan
koherentzia, egokitasuna
eta zuzentasuna
eskatzea.