Irazketa gure gorputzeko zelulek sortzen dituzten hondakin substantziak kanporatzean datza. Iraitz aparatua da substantzia hauek gure organismotik kanporatzeko arduraduna. Iraitz aparatua azaleko izerdi glandulek eta gernu sistemak osatzen dute.
Izerdia
Annotations:
Izerdi guruinetan odola Iragazten da, eta zeluletan sortu diren hondakin substantziak, urarekin nahasten dira, poroetatik kanporatuko den izerdia sortuz.
Azala
Annotations:
Azala hiru geruzek osatzen dute: Epidermisa, dermisa eta hipodermisa.
Epidermisa
Annotations:
Epidermisa azalaren kanpoko geruza da eta bere funtzioa babeslea da.
Dermisa
Annotations:
Dermisa epidermisaren eta hipodermisaren artean dagoen geruza da. Dermisean izerdi glandulak daude. Izerdi glanduletan odola iragazten da eta urarekin nahasten diren hondakin substantziak ateratzen dira, eta izerdi forman kanporatu.
Hipodermisa
Annotations:
Hipodermisa azalaren barruko geruza da. Hipodermisa azalaren geruza sakonena da. Hotzetik isolatzen gaituen eta kolpeetatik babesten gaituen koipea du.
Gernu
sistema
Giltzurrunak
Annotations:
Giltzurrunetan ere odola iragazten da. Haietan iragazten diren hondakin substantziek urarekin batera sortzen dute gernua.
Ureterrak
Annotations:
Ureterrak giltzurrunetatik maskuriraino ateratzen dira.
Gernu
maskuria
Annotations:
Gernua gernu bideetatik iristen da kanpora. Gernu bideak ureterrek, maskuriak, eta uretrak osatzen dituzte.