Nutrizioari deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak (elikagaiak) hartzeko eta substantzia horiek berezko materia eta energia bihurtzeko egiten dituzten prozesuei.Nutrizioaren motaren arabera, bi talde sailkatzen dira:
Autotrofoak: Materia organikoa sortzeko gai dira, substantzia ez-organiko bakunak erabiliz(CO2,H2O eta gatz mineralak). Energia iturri bezela: fotosintesia edo kimiosintesia.
Heterotrofoak: Beste izaki bizidun batzuek sortutako biomolekula organikoak erabiltzen dituzte iturritzat, enrgia biomolekula horien degradaziotik lortzen dute. Zertaz elikatzen diren arabera talde hauek bereizten dira: Haragijaleak, orojaleak, iragazleak, sarraskijaleak...
Slide 2
NUTRIZIOAREN BAITAKO PROZESUAK
Izaki bizidunek materia eta energia trukatzen dute ingurunearekin. Horretareko, zenbait prozesu egiten dituzte:
Animaliek, elikagaiak hartu ondoren (elikadura), prozesu hauek egiten dituzte:
Digestioa: Elikagaiak substantzia bakunagoak bihurtu, organismoak erabili ahal izan ditzan, eta gero, substantzia horiek digestio aparatutik odolera eraman.
Gas trukea: Oxigenoa hartu metabolismoa egiteko, eta gero, metabolismoan sortutako hondakina (CO2) kanporatzen du.
Garraioa: Zelula guztietara oxigenoa eta mantenugaiak banatu,