Creado por Nagore Sanz Iglesias
hace más de 10 años
|
||
Soinua, isiltasunarekin batera, musikaren oinarriak dira.Objetu baten bibrazioak, gure entzumenean sortzen duen sentsazioari SOINUA deitzen diogu.
Objetu bat kolpatzen dugunean BIBRAZIO bat sortzen da. Bibrazio edo dardarka horrek, airean dauden partikulak mugiarazten ditu uhinak bezala (uretan harri bat jaurtitzen dugunean bezala) gure belarrira helduz . Prozezu konplexu baten bidez , bibrazio horiek nerbio-kinadatan bihurtuko dira gure garunetara heldu arte, azkenik ENTZUMENAREN sentzazioa sortuz.
KANPO-BELARRIA: Soinuaren uhinak harrapatu eta belarriaren zulotzotik tinpanoraino eramateko enkargatua da.ERDI-BELARRIA: Tinpanoan sorturiko bibrazioak handitu egiten dira eta barne-belarrira transmititzen dira hezurtxo batzuen bidez (mailua, ingudea eta estriboa).BARNE-BELARRIA: Hemen barraskilo itxura duen koklea izeneko atala aurkitzen da. Bibrazioak nerbio- bulkadatan bihurtuko dira. Gure garunetara heldu ondoren entzumenaren sentzazioa sortzen da.
Belarriak 4 EZAUGARRI bereiztu ditzake:1. ALTUERA: edo frekuentzia deitzen diogu, segunduka bibrazio gehiago edo gutxiago duenari. Altuera, objetuaren bibrazioaren abiadurarekin loturik dago. Hertzioetan (Hz) neurtzen da (bibrazio kopurua / segunduka). Soinu Grabeak: bibrazio kopuru gutxi / segunduka. Soinu Agudoak: bibrazio kopuru asko / segunduka. Diapasoiaren bibrazioak 440 Hz ematen ditu, LA notaren soinua hain zuzen. Gizakiok 20 Hz eta 20.000Hz arteko eremua sumatu dezakegu.
2. INTENTSITATEA: bibrazioak duen uhinaren energia kopuruagatik bereiztuko da. Guk normalen bolumena deitzen diogu. Ezaugarri hau DEZIBELetan neurtzen da (dB). Entzuten ditugun soinuak, 0 dB eta 140 dB-en (mina izateko muga) arteko eremuan egon beha dira. Musikan adierazteko ñabardurak edota erregulatzaileak bezala bereizten ditugu (piano, mezzoforte, forte...) Soinu Fuerteak eta Soinu Suabeak
3. IRAUPENA: Soinua edo isilunea denboran zehar luzatzen denarekin zerikusia dauka. Horrelaxe bereizten ditugu soinu LUZEAK eta soinu LABURRAK. Musika adierazleak: irudiak, isiluneak, konpasak, tenpoa eta luzapen ikurrak ditugu.
4. TINBREA: ezaugarri hau kolorearen ideiarekin lotzen dugu. Hau da, ahotsak eta instrumentuak bereizten laguntzen digun faktorea da. Musika adierazleak: ahotsak, instrumentuak, orkestra, inguruko soinu paisaia...
ALTUERA
INTENTSITATEA
IRAUPENA
TINBREA
¿Quieres crear tus propios Apuntes gratis con GoConqr? Más información.