Creado por 2c.sergioo
hace casi 11 años
|
||
ARGAZKI KAMERA:GORPUTZA: Iluna izan ohi da. Atzealdean, irudia eratzen den tokian film edo xafla fotografiko sentikorra dago. Irudia erreala eta buruz beherakoa da. Prozesu fotokimiko baten bidez xafla inpresionaturik geratzen da.OBJETIBOA: Sistema konbergente bat da (kasurik sinpleenetan lente konbergente bat) objetuek islatzen duten argia biltzen dueña. Objetiboa ona izan dadin akatsik gabeko irudiak eratu behar ditu eta fokatze-sakonera handia izan behar da. Azkenengo hau objetiboak aldi berean foka dezakeen punturik hurbileneko eta hurruneneko distantzia da,hau da, tarte horretan agertzen diren irudi guztiak aldi berean fokaturik agertuko dira film fotografikoan edo argazkian.BISOREA:-ren bidez irudiak enkoadratzen dira, nahi den partea filmean inpresionatuta atera dadin, hau da, gure argazkian atera nahi dugun irudia enkoadratzeko balio du. OBTURADOREA: Sistema honek espozizio-denbora kontrolatzen du, hau da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea.DIAFRAGMA: Eraztun bat da bata bestearen gainean kokaturiko xafla metalikoz osatuta. honek objetiboaren diámetro eraginkorra erregulatzen du, beraz bisorera ailegatzen den argi kantitatea erregulatzen du.KLISKAGAILUA: Kliskatzeko balio du, argazkia ateratzeko. Denbora konkretu batean ireki egiten du obturadorea, kanpoko argia filmean inpresionaturik gera dadin.
Nueva Página
¿Quieres crear tus propios Apuntes gratis con GoConqr? Más información.