Creado por Maialen Garaizar
hace casi 3 años
|
||
Pregunta | Respuesta |
AHALIK ETA ONDOEN Ahal duen bezain ondo | Asierren notak hain onak izatearen arrazoia zera da: gauzak beti ____________ egiten ditu |
GERO, GEROKOAK Ondorioetaz arduratu gabe egitea, gero datorrena ikusiko da | Orain honetan ari naiz eta, ______________! |
LEHENDABIZI Lehenengo | Gurasoek garbigailua jartzen irakatsi didate. _______________ egin behar dena arropa bi multzotan banatzea da, zuria eta kolorekoa |
HALA MODUZ Edozein modutan | Umore txarrean zaudenean, gauzak behar bezala egin beharrean _______________ egiten dituzu |
HOTS Hau da | Behiak animalia belarjarleak dira, ______________, belarra jaten dute |
ARE GUTXIAGO Menos aún | Ez diozu zure email helbidea ezezagunei eman behar, eta _____________ telefono zenbakia |
KASU Adibidez | Hiriburu guztietan marka bereko dendak daude, Decathlon eta Zara, _________________ |
MUNDU ZABALEAN Munduan zehar hedatuta | Gaur egun, teknologiak eragindko globalizazioa dela-eta, ________ aurki ditzakegu gauza berberak |
HAIN ZUZEN ERE Zehazki | Aitona-amonak Urte Zaharra ospatzeko etorriko dira gurera, Abenduaren 31n, __________ |
MUTURREZ MUTUR Punta batetik bestera | Mugikorra galdu zuela konturatu zenean, kalea ____________ miatu zuen, baina ez zuen aurkitu |
AZKAR BATEAN Ziztu bizian | Lagunekin zinemara joan nahi zuenez, gela ___________ txukundu eta korrika atera zen etxetik |
HARA-HONA Bueltaka | Etxera sartutakoan giltzak edonon uzten ditu eta, atera behar duenean, ______________ ibiltzen da haien bila |
ATE MUTUAK BAINO ISILAGO Isilik | Azken egunotan ________________ dabil Ane, zerbait gertatzen zaionaren susmoa dut |
BEREZ De por sí | Udazkena, ___________, urte-sasoi tristea da: egun laburragoak, eguraldi txarra… |
ESTRESAK JOTA Urduri, asaldatuta | Azken bolada honetan ____________ dago nire lehengusina, ezkontzarako dena prestatu behar duelako. |
ARRAIOA Demontre | ________! Aho sabaia erre dut! |
TUTIK ERE EZ ULERTU Ezer ere ez ulertu | Maitanek ez dio irakasleari __________________, euliei begira egon da azalpenean. |
ARGI ETA GARBI Argi | Guztiz haserre nago zurekin. ________________ esango dizut, ez egin berriro horrelakorik. |
BARRUKO HARRA ASKATU Barrua hustu | Etengabean dago arazoan pentsatzen. ___________ eta sentitzen duena esan beharko luke. |
HARIRA JOAN Ez luzatu | _____________! Oso gauza zehatza galdetu dizut eta ordu erdia daramazu bueltaka. |
EZTA URRIK EMAN ERE Ezta pentsatu ere | Uste dute ipada utziko diegula? ______________! |
EZBAIRIK GABE Dudarik gabe | Garrantzitsuena, _____________, dena egunez egun eta lasaitasunez ikastea da. |
AKABO Bukatu da | Ingurumena zaintzen ez badugu, ____________! Hurrengo belaunaldiak ez du etorkizunik izango. |
ZUREAK EGIN DU Ez duzu zereginik | Gurasoek gezurra esaten harrapatzen bazaituzte, ____________! |
PASARTEA | Nobelaren _____ horretan, nola maitemindu ziren protagonistak kontatzen du egileak. |
NORABIDEA | Udaberriko asteburuetan Santanderrerako ____n kotxe ugari pilatzen dira autopistan. |
TORLOJU | Jostailu askori, pilak aldatzeko _____ batzuk askatu behar zaizkie, estalkia kentzearren |
BESTELAKO | Modu berean askotan saiatu zara hori lortzen eta beti porrot egin duzu. _____ bidea bilatu behar duzu. |
HURRENKERA | Klaseko zerrendak egiteko, abizenen _____ alfabetikoa erabiltzen dugu. |
IRAKASPENA | Liburuek ez ezik, bizitzak eta ingurukoek ere ematen dizkiguten _____k oso baliagarriak dira jakintsuagoak izateko. |
EZINBESTEKOA | Egunean zehar lan egin nahi baduzu, _____ da ipadak bateria kargatuta izatea. |
PORROKATUA | Aita Athletic-zale _____ da. Taldearen partida guztiak ikusten ditu. |
ARGIBIDEAK | Ariketak ondo egin ahal izateko, lehendabizi _____ ondo ulertu behar ditugu |
EGOKIRO | Argi dago besteei pentsatzen duguna esan behar diegula, baina ez edozein modutan. Gauzak _____ esan behar ditugu. |
TANTAKA | Sukaldeko harraskako txorrota apurtuta dago, eta etengabean ari da _____. Ur pilo bat ari gara gastatzen! |
HELBURUA | Jonek bere ____ k oso garbi ditu: badaki zer lortu nahi duen eta lortzeko bere ahalegin guztiak jartzen ditu |
ESKARMENTU | Bizitzan gertatzen zaizkigun gauzetatik _____ handia lortzen dugu. |
TRABA EGIN | Erantz ezazu berokia! Idazteko _____ dizu. |
ERDIZKA | Ez dakit oso ondo zer jazo zaion. Gertatutakoa _____ baino ez diot ulertu. Hain zegoen urduri! |
MINDU | Bota zizkidaten hitzek izugarri _____ ninduten |
BEHAZTOPA EGIN | Diotenez, gizakiok gara harri berarekin bitan ______ ohi dugunok |
BABESTU | Amatasun-sena oso indartsua da animalia gehienetan eta kumeak _____ egiten dituzte ororen gainetik |
OTOITZ EGIN | Antzinatik, fededunek tenpluetan _____ dute |
DESAGERRARAZI | Garbigarri horrek edozein orban _____ ahal du |
TUPUSTEAN | Basoan genbiltzala, _____, basurdea atera zitzaigun eta garrasika alde egin genuen korrika. Bai beldurgarria zela! |
BARRE-ALGARAKA | Umeek primeran pasatu zuten urtebetetze-jaian pailazoarekin. Etengabean ari ziren _____. |
GARATU | Idazlana ondo egiteko, lehendabizi oinarrizko ideiak behar dituzu, eta gero, modu egokian _____ |
ETENALDI | Izugarrizko hitz-jarioa du. Hizketan hasten denean, arnasa hartzeko baino ez du _____-rik egiten. |
¿Quieres crear tus propias Fichas gratiscon GoConqr? Más información.