Creado por Rodriguez Martinez Enara
hace 9 meses
|
||
Pregunta | Respuesta |
Adhesio edo atxikidura-indarra | Urak molekula polarrekin eratzen dituen hidrogeno zubiei esker BESTE MATERIALETARA lotzeko edo hodietan goruntz joateko gaitasuna ematen dion propietatea |
Bero espezifikoa | Material baten 1g 1ºC igotzeko behar den bero kopurua da Uraren kasuan OSO ALTUA da energia termikoaren zati bat hidrigeno-zubiak apurtzeko erabiltzen baita, tenperatura igo gabe |
Bioelementu primarioa | Izaki bizidunen materia eratzen duten elementu kimikoetatik masa handienean dauden bioelementuak dira, zelulen masaren %96-a zehazki. C, H, O, N, P, S dira eta biomolekula organiko eta ez-organiko egonkorrak eratzen dituzte. |
Dialisia |
MINTZ ERDIIRAGAZKOR batean zehar SOLUTUETAKO BAT bat zonalde kontzentratuenetik, kontzentrazio txikienekora mugitzeko prozesua da.
Image:
Dialisis (image/jpeg)
|
Difusioa |
SOLUTUA kontzentrazio handieneko zonaldetik, kontzentrazio gutxiko zonaldera mugitzerakoan sortzen den prozesua da. MINTZIK GABE!
Image:
Difusion (image/jpeg)
|
Disoluzioa | Sustantzien nahaste homogeneoa, normalean solido bat (solutua) likidoa den disolbatzaile batean |
Dispertsio koloidala | Zati solido batez, gehienetan partikula txikiak, eta zati likido edo gaseoso batez osatutako nahaste HOMOGENEOA da. UHERTASUN HANDIKOAK IZATEN DIRA |
Hidrogeno-zubia | Dipolo oso nabarmena duten molekula kobalente polarren artean ematen den lotura AHULA da (H eta F, O edo N-ren artean) |
Hipertonikoa (ingurunea) | Solutuaren kontzentrazioa handiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulatik ateratzen da, hau zimurtuz → Plasmolisia (land.) eta krenazioa (anim.) |
Hipotonikoa (ingurunea) | Solutuaren kontzentrazioa txikiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulara sartuhau puztuz eta Turgentzia (land.) eta lisi zelularra (anim.) sortuz |
Isotonikoa | Solutuaren kontzentrazioa berdina denean kanpoan zein barruan, uraren mugimendu orekatua ematen da (sartu eta atera). Uraren desplazamendu netoa 0 da. |
Kapilaritatea |
Ur molekulak beraien artean lotzeaz gain (kohesioa) beste materialetara ere lotzen dira (adhesioa). Lotura hauek goraka egiten dute, ur molekula sarea igoaraziz. Adibide bezala, landareen xileman
Image:
Montaje2 (image/gif)
|
Kohesio indarra | Ur molekulak erakarri eta batuta mantentzen dituzten indarrak dira. |
Oligoelementuak | Kontzentrazio oso txikitan (%0,1) baina izaki bizidunen materia eratzeko funtsazkoak diren elementuak eta hauen gabeziak asaldurak eragiten dituzte. Adb. Fe, I, Co, Cu, Mn… |
Plasmolisia | Landare zeluletan ura kanporatzea landare zelulak zimurtuz (ingurune hipertonikoa) |
Turgentzia | Landare zeluletan ura barneratzearen ondorioz landare zelulak hanpatu edo puztea (ingurune hipotonikoa) |
¿Quieres crear tus propias Fichas gratiscon GoConqr? Más información.