Botereen banaketa batzuetan aginteen banaketa izenaz aipatua Estatu bat gobernatzeko eredu bat da. Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; botere legegilea, botere betearazlea eta epaitzeko boterea.
Botere Exekutiboa
Nota:
Botere exekutiboa gobernuari dagokion boterea da. Boterean gobernuburua eta presidenteak, gobernuburuordeak eta ministroak parte hartzen dute. Funtzio nagusiak estatuak politika zuzentzea eta legeak betetzen direla bermatzea ditu.
Gobernua
Nota:
Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.
Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
Legeak Betearazi Politika
zuzendu Aurrekontuak egin
Lege berriak proposatu
Botere Legegilea
Nota:
Botere legegilea Estatua banatua dagoen hiru botereetako bat da, botere judiziala eta botere betearazlearekin batera. Botere honek legeak onartu, ezeztu eta aldatzen ditu.
Parlamentua
Nota:
Parlamentua edo legebiltzarra gobernu demokratiko batean botere legegilea duen erakunde organoa da, herriak hautatutako ordezkariez osatua. Ordezkari horien betebehar nagusia herria ordezkatzea da. Parlamentuak orotariko ezaugarriak dituzten arau eta legeak landu eta onartzen ditu, eta gobernuaren beste hainbat erakunderen integrazio eta funtzionamenduan ere esku hartzen du.
Diputatuen
Kongrezua
Senatua
Botere Judiziala
Nota:
Botere judiziala edo epaitzeko boterea arau juridikoak aplikaraziz gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Botere legegiletik eta botere betearazletik bereizita dago, erabateko independentziaz eta askatasunez jardun dezan.
Epaileak eta Auzitegiak
Nota:
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da.
Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du.
Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.