Mihi bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare
edo zuhaitz adarrekin egina dena ( gehienetan urritzaren
adarrez ) .
Txanbela
Mihi bikoitzekoa eta
egurrezkoa da. zazpi zulo ditu,
sei aurrekaldean eta bat
atzekaldean.
Txistua
Txistuak hiru zulo dauzka: bi
aurrekaldean eta behean eta
beste bat atzean.
Zuberoako Txirula
Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da,
txistua bezala. Gaur egun zuberoan jotzen da eta
ez dago festarik eta dantzarik txirularik gabe.
Dultzaina
Mihi bikoitzeko pita dauzka, kanaberazko bi mihi
metalezko tudel bati lotuak. Zortzi zuloko tutu
konikotasun irregularreko forma dauka.
Nafar Gaita
Pita, tutua eta nota emateko eta
aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu.
Horrez gain Kate-txapa ere badu.
Alboka
Jatorriz artzain giroko musika tresna dela
uste da. Kainaberazko bi hodiz eta haien
buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz
osatuta dago.
Trikitixa
euska Herriko herri soinu-tresna berriena da.
akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran
indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter
guztietan. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
Perkusiozko musika tresnak
Ttuntun-a edo Danburria
Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den
salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da.
Txalaparta
Antzinako euskal musika tresna,
makila labur batzuez jotzen diren bi
oholez osatuta dago.
Tobera
Bi lagunen artean airean
edukitzen duten metalezko
palanka edo hodia da etabi
jolek, bakoitzak metalezko bi
burniziri dituela kolpatuz
jotzen dena.
Tronpa edo
musugitarra
Giltza zahar baten itxuradu eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du.
Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko
desbardinak lortzen dira.
Menbradodunak edo larruzkoak
Menbranofonoak larruz eginiko
perkusioko musika tresnak dira.
Atabala
Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den
menbranofonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko
musika tresnei laguntzeko erabili da euren erritmoa
emateko.
Panderoa
Eskuz eta atzamarrarekin jotzen den menbranofonoa
da. Albota, trikitixa, arrobita, zarrabetea... horien
guztien ondoan ikusten dugu panderoa
Danbolina
Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa
markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua
jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz
danbolina jotzen du melodiaren erritmoa
markatzeko.