Bibratzen duen elementua soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozzko musika tresna deitzen zaio.
TTUNTTUNA/DANBURRIA
Nota:
Xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batekin jotzen da. Zuberoakoa da.
TXALAPARTA
Nota:
Makil labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Bik jotzen dute txalaparta. Erresonantzia ez galtzeko bi otarreren gainean jartzen da.
Antzinan komunikatzeko erabiltzen zen.
TOBERA
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bu jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen da.
"Bia"k erritmoa markatzen du eta "pikatzailea"k errepikatu egiten du.
TRONPA EDO MUSUGITARRA
Nota:
Antzinako musika tresna da. Erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da, eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira.
MENBRANADUNAK edo LARRUZKOAK
DANBOLINA
Nota:
Txistua laguntzeko erabili ohi da.
ATABALA
Nota:
Bi makiltxoz jotzen da..Egurrezko gorputza du, eta bai azpiko aldean animalia larruzko edo plastikozko "larruak" eramaten ditu. Bai txistuak bai dultzaina laguntzen du.
PANDEROA
Nota:
Eskuz eta atzamarrarekin jotzen da. Eta hainbat instrumentu laguntzen ditu.
AEROFONOAK
Nota:
Haizearen bidez soinuarazten dira, oinarrizko bi elementu dituzte; aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibrarazteko beharrezkopa dugun eragilea.
TXISTUA
Nota:
Hiru zuloko(hiruak behekaldean; bi aurrekaldean eta bat aurrekaldean)moko-flauta zuzena da. Talde finko bat bezala agertzen zaigu; 1go txistua, 2.txistua(biak danbolinarekin) silbotea eta atabala.
ZUBEROAKO TXIRULA
Nota:
hiru zulo ditu; bi aurrean eta bat atzean. Egurrezkoa da. Ttunttunaz lagundurik jotzen da.
DULTZAINA
Nota:
osagaiak; mihi bikoitza pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Zortzi zulo ditu.
NAFAR GAITA
Nota:
pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Beste osagai bat; katea-txapa.
TXANBELA
Nota:
Mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa da. Zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean.
SUNPRIÑUA
Nota:
mihi bikoitza da,landare edo zuhaitz adarrekin egiten da. Bi zulo ditu. "Durunbele" da sunpriñuarekin jotzen den doinu nagusiaren doinua.
ALBOKA
Nota:
Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatua dago. Adar txikia putz egiteko da eta adar handia pabiloi funtzioa egiten du.
TRIKITRIXA
Nota:
XIX. mendearen bukaeran indarrez sartu zen. Txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta baita dultzaina eta panderoaz lagundurik.