Aintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Txalaparta zahar gehienek, ez dute bi edo hiru ohol baino gehiago izaten. Bi jotzaileen artean, erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena. Tradizionalki, sagardoaren eta baserrien munduan atxiki egon da.
Tobera
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. Etzei haurretik mutil taldeak andregaiari etxe aurrean kantatuz jotzen zen.
Ttuntun-a edo Danburria
Nota:
Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa, XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroan eta Lapurdin zabalduta zegoen. Gaur egun, Zuberoan xirularekin batera jo ohi dute.
Sei soka ditu eta makil batez, erritmoa markatzen du eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
Tronpa edo musugitarra
Nota:
Giltza zahar baten itxura duen eta erdian bibratzen duen altaziruzko mihizka bat duen antzinako musika tresna bat da. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxa baten moduko bat da. Euskal Herrian asko jotzen da, batez ere Durangoaldean
Aerofonoak
Txistua
Nota:
Txistua hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, gainera, garrantzitsuenetakoa. Azken garaian talde finko bat bezala agertzen zaigu: 1go txistua, 2. txistua (biak danbolinarekin), silbotea eta atabala.
Zuberoako txirula
Nota:
Hiru zuloko "flauta zuzen" taldekoa da, txistua bezala. Txistua baino laburragoa da, 25cm ingurukoa, eta oinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da, txistua bezala.
Dultzaina
Nota:
Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Euskal Herrian, izan ere, dultzaina oso musika tresna garrantzitsua da Nafarroan eta Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian ere erabiltzen da, baina neurri txikiagoan.
Nafar Gaita
Nota:
Nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Kasu honetan, mutur batean txapadun katea izaten dute.
Txanbela
Nota:
Dultzainaren antzeko Euskal Herriko musika tresna aerofono tradizional bat da. Gaur egun galduta dago baina Zuberoan jo ohi zen. Mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa da eta zazpi zulo ditu.
Sunpriñua
Nota:
Mihizka bikoitzeko mur egun musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Sunpriñua gaur egun erabat galduta dago
Alboka
Nota:
Klarinetearen kidea da, eta mihi bakarra du. Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
Trikitixa
Nota:
Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter guztietan, bai kaletar eta bai baserritar. Panderoak lagundurik jotzen da. Infernuko hauspoa ere esan ohi zaio.
Menbranadunak edo larruzkoak
Panderoa
Nota:
Eskuz eta hatzamarrekin jotzen den menbranofonoa da. Alboka, trikitixa, arrobita, sarrabetea... Trikitixa pandero utsarekin kantatzen eta dantzatzen zen eta batez ere emakumeek erabiltzen zuten.
Atabala
Nota:
Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den menbranofonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da erritmoa ematekoa. Egurrezko gorputza eta bai goiko partean, bai azpiko aldean, animalia larruzko edo plastikozko "larruak" ematen ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da. Atabala, bi makiltxoez jotzen da eta bai txistua eta bai dultzaina laguntzen ditu.
Danbolina
Nota:
Menbranofonoa da. Txistua laguntzeko erbaili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz xistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuago baita; halere, adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu