Bibratzen duen elementua soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozko musika tresna deitzen zaio.
Ttuntuna edo danburria
Nota:
Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batez kolpatuz jotzen da.
Txalaparta
Nota:
Aintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Bi jotzaileen artean erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena
Tobera
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil taldeak andregaiari etxe aurrean kantatuz jotzen da (edo zen).
Tronpa edo
musugitarra
Nota:
Aintzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira.
MENBRANADUNAK EDO
LARRUZKOAK
Nota:
Membrana edo ohial bat eskuz edo makilaz jotakoan soinua egiten duen tresna
Danbolina
Nota:
Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko
Atabala
Nota:
Atabala mi makilatxoez txandaka jotzen den menbranafonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpiko aldean animalia larruzko edo plastikozko "larruak eramaten ditu. Atabala bi makiltxoez jotzen da eta bai txistua eta bai dultzaina laguntzen ditu.
Panderoa
Nota:
Hasieran trikitixa pandero hutsarekin kantatzen zen eta batez ere emakumeek erabiltzen zuten
AEROFONOAK
Nota:
Haizezko musika tresna bezala ere ezagutzen diren hauek oinarrizko bi elementu dituzte: aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibrarazteko beharrezkoa dugun eragilea.
Txistua
Nota:
Txistua hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrekaldean eta bat atzekaldean) moko-flauta zuzena da. Hau dugu gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetan ere bai soinu-tresna zabalduena eta ezagunena.
Zuberoako
txirula
Nota:
Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Txistua baino laburragoa da, 25cm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, txistua bezala. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
Dultzaina
Nota:
Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tutuak konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako zortzi zulo ditu.
Nafar gaita
Nota:
Nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Mutur batean txapadun katea izaten dute.
Txanbela
Nota:
Gaur egun ea galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Haizezko musika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena. Zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean
Sunpriñua
Nota:
Mihizka bikoitzeko tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Erabat galduta dago instrumentu hau.
Alboka
Alboka
Nota:
Klarinetaeren kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Kainaberazko bi hodiz eta haien bururetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
Trikitixa
Nota:
Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. Bai kaletar eta bai baserritar giroan, dultzaina eta panderoak lagundurik jotzen da. "Infernuko hauspoa" ere deitu ohi zaio.