Bibratzen duena soinutresnaren berdina denean perkusiozkoa dela esaten zaio.
TTUNTTUNA-DANBURRIA
Nota:
Erresonantzia kaxa 6 hari ditu eta makiltxo batez kolpatuz jotzen da. 80 zentimetroko luzera,10-17ko zabalera eta 5 zentimetroko sakonera du. Zuberoan, xirularekin batera ohi den musika tresna da.
TXALAPARTA
Nota:
Aintzinako Euskal musika tresna da. Makila labur batzuez jotzen da ohol batzuen gainean.
Bi jotzaileen artean artean jotzen da batek lehen zatia eta besteak bigarrena jotzen du. Batek "ttakun" edo "ttakutun" eta besteak "errena" edo "urguna".
TOBERA
Nota:
Airean edukitzen duten metalezko palanka bat bi lagunen artean bi burni ziriz dituela jotzen da.
Bi metroko luzeera du eta bi muturretik zintzilik dagoenari, altzairuzko palanka deritzo.Bi jotzaileek jotzen dute. Batak, "bia" deitzen zaiona jotzen du eta besteak, "pikatzailea"edo "errepika".
Kolplararia edo bertsolaria, honek abestu egiten du bertso zaharrak, nahiz berriak.
TRONPA
Nota:
Aintzinako musika-tresna da. Giltza zahar itsura du da eta erdian altzairuzko mihizka bat du.
Hortzen hartean jarri eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak jotzen dira. Ahoa erresonantzia kutxa baten moduko bat da. Durangoaldean jotzen da.
MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
ATABALA
Nota:
Bi makilatsoez jotzen den menbrafonoa da. Egurrezko gorputza du, eta bai goiko aldean bai apiko aldean, animalia larruzko edo plastikozko "larruak" eramaten ditu. Bai txistua bai dultzaina laguntzen ditu.
PANDEROA
Nota:
Eskuz eta hatzamarrekin jotzen den menbranofonoa da. Trikitixa pandero hutsarekin kantatzen da. Lehen emakumeek jotzen zuten.
DANBOLINA
Nota:
Menbrafonoa da. Txistua laguntzeko erabiltzen da, erritmoa markatzeko. Ezkerreko eskuaz txistua jotzen da eta bitartean eskubikoaren danbolina. Atabalarekin aldea da, hau altuagoa eta estuagoa da.
AEROFONOAK
Nota:
Haizezko musika tresnak bezala ezagutzen dira.
TXISTUA
Nota:
Hiru zuloko (hiru behealdean ditu, bi aurrekaldean eta bat atzekaldean) moko-flauta zuzena da.
Azken garaioetako eta lehengoetan musika tresna zabalduena eta ezagunena eta zabalduena.
ZUBEROAKO TXIRULA
Nota:
Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Zuberoan jotzen da. 25zm inguru ditu, hau da txistua baina motzagoaveta soinu zorrotzagoa du.
DULTZAINA
Nota:
Mihi bikoitza du kainaberazkoak, tudel bati lotutak. Tudela tutuan sartzen da bibrazioak tutura bideratuz. Honek, konkistasun irregularreko forma dauka. (zenbat eta beherago konikotasun handiagoa). Zortzi zulo ditu.
NAFAR GAITA
Nota:
Dulltzainak bezalako zuloak ditu. Mutur batean txapadun katea izaten dute.
TXANBELA
Nota:
Ia galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Mihizka bikoteko egurrezko haize tresna da. Zazpi zulo ditu, 6 aurrean eta eta bakarra atzekaldean.
SUNPRIÑUA
Nota:
Mihizka bikoitza duen musika tresnarik sinpleena da, zuhatz edo landare adarrekin egiten da, (gehienetan urritzaren azalarekin). Musika tresna hau erabat galduta dago.
Bi zulo ditu.
ALBOKA
Nota:
Mihi bakarra du, hau da klarinetearen familiakoa da.
Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan bi behiadar zati jarriz osatzen da, (Adar txikia putz egiteko erabiltzen da eta handia pabiloi baten funtzioa du).Arnasketa zirkularra du hau da, arnasa aldi bereann hartuz eta botaz jotzen da.
TRIKITIXA
Nota:
Euskal Herriko soiu-tresna berria da. XIX. mendean sartu zen Euskal Herrian, panderoaz lagundurik. "infernuako hauspoa" ere deitu ohi zaio.