Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa da.
Txalaparta
Nota:
Bi jotzaileen artean erritmo bitar bat markatzen dute. Lehen komunikatzeko erabiltzen zen.
Tobera
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko hodia da, bi jolek jotzen dute.
Tronpa edo musugitarra
Nota:
Aintzinako musika tresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihi bat.
AEROFONOAK
Txistua
Nota:
Hiru zuloko moko-flauta zuzena da. Aintzinako txistuak hezurrezkoak ziren.
Zuberoako txirula
Nota:
Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da txistua bezala. Txistuak baino soinu zorrotzagoa du.
Dultzaina
Nota:
Osagaiak: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi metalezko tudel bati lotuta.Nota aldaketarako zortzi zulo ditu.
Sunpriñua
Nota:
Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Bi zulo ditu.
Nafar gaita
Nota:
Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Nafarroako gaitak katea-txapa dauka, hau da tutua eta pita lotzen dituen mutur batean txapadun katea du.
Txanbela
Nota:
Ia galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Zazpi zulo ditu.
Alboka
Nota:
Euskal herriko haizezko musika tresna da, gutxi gorabehera, klarinetearen familiakoa. Jatorriz artzain giroko musika tresna da.
Trikitixa
Nota:
Euskal herriko musika tresna berriena da. Musika tresna honi "infernuko hauspoa" ere deitu ohi zaio.
MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
Panderoa
Nota:
Eskuz jotzen da, eta aintzinan emakumeek jo ohi zuten, trikitixarekin batera jotzen da.
Danbolina
Nota:
Txistua laguntzeko erabili ohi da, eta esku batez jotzen da.
Atabala
Nota:
Bi makilez jotzen da, eta eta fisikoki danbolina baino txikiagoa da. Erritmoa emateko erabiltzen da. Txistua eta dultzaina laguntzen ditu. Goiko eta azpiko partean animali larruzko edo plastikozko "larruak"