Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makiltxo batez kolpatuz jotzen da. gaur egun zuberoako herri dantzetarako bakrrik, erabili ohi da.
TXALAPARTA
Nota:
Makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Bi izan ohi dira txalaparta jotzaileak eta horizontalki jarriak dauden bi ohol jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz. horizontalki dauden oholtzak 2 metro luzaera dute eta 5 zentimetroko iguruko lodiera. bi otarre artean lastoa jartzen da, erresonantzia galdu ez dadin, Eta otarre artean lastoa jartzen da. bi jotzailen artean, erritmo bitar bat markartzen dute, batek lehen zatia besteak bigarrena. atzinean txalaparta komunicatzeko erabiltzen zen, gaur egun aldiz musika tresna bezala erabiltzen da.
TOBERA
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da. Bakoitzak bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen da. Tobera festa giro ekintza bat da.
Osagauiak: Altzairuzko
palanka: metro ta erdi bi metroko luzaera du.
Bi jotzaileek 30 zentimetrotako bi burni ziri dituzte esku bakoitzean.
TROMPA
Nota:
Antziñako musika tresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean aarmoniko desberdinak lortzen dira.
Euskal Herran asko jotzen zen, batez ere Durango aldean.
AEROFONOAK
TXISTUA
Nota:
hiru zuloko moko-flauta uzena da. Hezurretazko edo zurezkoa da.
ZUBEROAKO TXIRULA
Nota:
hiru zuloko flauta zuzenen taldekoa da,txistua bezala. gaur egun zuberoan jotzen da. 25zm inguru neurtzen du. Txistuak baina soinu zorrotzagoa dauka.
Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu.
Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
DULTZAINA
Nota:
Osagaiak: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. nota aldaketarako zortzi zulo ditu.
NAFAR GAITA
Nota:
pita,tutua,nota emateko eta eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Horrez gain Nafarroako gaitaren artean zaharra da beste osagai hau ere: Katea txapa, kasu onetan, tutua pita lotzen duen mutur batean txapadun katea izaten du.
TXAMBELA
Nota:
Mihizka bikotza dauka eta egurrezkoa da. Zazpi zulo ditu .
Gaur egun gure kantutegian dugun musika era zaharrena da.
SUPRIÑUA
Nota:
Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da.
Eukal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko.
Supriñuaren doinu nagusiari "durunbele" deitzen zaio.
Supriñua gaur egunez da batere ezaguna erabat galduta dago.
ALBOKA
Nota:
Euskal Herrian erabiltzen den haize musika-tresna, futsean, klarinetearen kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitakobi behi adar zatiz osatuta dago.
arnasa alde berean hartuz eta botaz jotzen da.
TRIKITIXA
Nota:
Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. Akodeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartu zen gure herriko musikaren bazter guztietan, bai kaletar eta bai baserritar giroan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, baita dultzaina eta panderoaz lagundurik. "inpernuko hauspoa"
ere deitzen zaio.
MENBRANADUN EDO
LARRUZKOAK
DANBOLINA
Nota:
Euskal Herrian tradicionalki oso edatuta dagoen musika tresna. Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halaere, adabakiak eta tesore bera ditu.
ATABALA
Nota:
Atabala bui makiltxoez txandaka jotzen da.
Aintzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da erritmoa emateko.
Egurrezko gorputza du eta bai goiko aldean, bai azpiko aldean animalien larrua eramaten du. Goikoa lodixegoa izan behar da kolpeak jasotzerakoan berehala ez apurtzeko.
PANDEROA
Nota:
Eskuz eta atzamarrekin jotzen da. Albota,trikitixa,zarrabetea.. horien guztien ondoan ikusten dugu panderoa. Autore zaharrek diotenez hasieran trikitixa pandero hutsarekin kantatzen eta dantzatzen zen.