• Ingurune kontzeptua: Pertsonen inguruan ageri diren
hainbat elementu, gertakari eta faktoreren multzoa da
bizitzeko aukera ematen digun hori,gure existentzia
baldintzatzen duen hori. Ingurunea globala da - Hurbileko
ingurua: pertsonari dagokion kontzeptua da, hurbilekotzat
sumatzen eta sentitzen den ingurunea da .
• Ikasleen garapena: fisikoa, sentsoriala eta
psikikoa, garrantzia, haurren pentsamolde
zehatzari, inguruko elementuekin harreman
afektiboak sortzeko interes eta ahalmenari; baita
pentsamendu abstraktuari. Ingurunea elementu
motibatzailea da.
• Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen jakintza-arloak: helburu bakar batera bideratzen ditu
ezagutzak: giza ingurumena osatzen duten alderdi eta dimentsio multzoa hobeto ulertzen eta
azaltzen laguntzera. Horregatik,diziplinarteko alorra da, ikaskuntzek elkarri lagundu direlako eta
loturak ezartzen ditu.
• Curriculumaren antolamendua: Gizarteak eskatzen dituen helburuak betetzeko, eskolak
guzti-guztien ekarpenak eta lankidetza behar ditu. Hau da, gizabanako/gizarte, ingurune
fisiko/gizarte-ingurune, natura biziduna/ bizigabea eta natura/kultura dikotomien harremanak
horretarako Esperientzia ez-formalak eta formalak garrantzia.
• Edukien hautaketa: Hasteko, Lehen Hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeko eta oinarrizko
gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiei eman zaie lehentasuna. Bigarrenik, munduari
buruzko informazio askotarikoa sortzeaz gain, jakintza-arlo honek informazio horiek ulertzeko eta
interpretatzeko gai izateko tresnak eman nahi dizkie haurrei. Askenik galderak egitera eta
horientzako erantzun baliagarriak topatzera bultzatzen duten edukiak
• Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak: Ikaskuntza-prozedurak honako hauekin daude lotuta:
behatzea, informazioa bilatzea, biltzea eta antolatzea, informazio hori landu eta komunikatzea, eta
ikaskuntza-prozedurari buruz hausnartzea. Bestalde, jarrerak identitate pertsonalaren,
gizarteratzearen, elkarbizitzaren, osasunaren eta ingurumenaren inguruan egituratzen dira.
• Blokeak: 1. eduki multzoa. Ingurunea eta hura iraunaraztea. 2. eduki multzoa. Izaki bizidunen
aniztasuna: 3. eduki multzoa. Osasuna eta garapen pertsonala 4. eduki multzoa. Pertsonak, kulturak
eta gizarteantolakuntza 5. eduki multzoa. Denboran zehar izandako aldaketak 6. eduki multzoa.
Materia eta energia 7. eduki multzoa dugu. Objektuak, makinak eta teknologiak
• Metodologia: esperimentazioaren, ikerketaren, landa-lanen, irteeren, bisiten, behaketa zuzenaren
eta abarren inguruko edukiak integratu beharko dira, bai eta informazio- eta
komunikazio-teknologien erabilera ere. komeni da ikasgela lan-taldetan antolatzea eta taldeok
elkarri laguntzea eta elkartasunean aritzea.
• Ebaluazioa: Alorreko oinarrizko gaitasunak erreferentzia gisa baliatuko ditugu eta
ebaluazio-irizpideen bidez balioetsiko dugu gaitasunok lortu ote ditugun, dagozkion adierazleak
erabiliz.
• Ondorioa: Laburbilduz,etapa honen helburua, hurrengo
kontzeptuak lantzea da: bizi diren inguru eta gizartean
erantzukizunez ari daitezen, beste hainbat gizarte ezagut
dezaten; eta, herritarrak izanda, parte-hartze demokratikoaren
bidez ingurumena babesteko eta banakoen zein taldeen
eskubideak babesteko duten erantzukizunaren jakitun izan
daitezen.