Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantziakutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batez kolpatuz jotzen da.
Txalaparta
Nota:
Aintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago
Tobera
Nota:
Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena.
Tronpa edo musugitarra
Nota:
Aintzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du.
AEROFONOAK
Txistua
Nota:
Txistua, hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrekaldean eta bat atzekaldean)
Zuberoako txirula
Nota:
Hiru zuloko"flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala.Txistua baino laburragoa da, 25 zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du.
Dultzaina
Nota:
Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak.
Nafar Gaita
Nota:
Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu.
Txanbela
Nota:
Gaur egun ea galduta dagoen Zuberoako dultzaina txikia da. Haizezkomusika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena.Zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean.
Sunpriñua
Alboka
Nota:
Klarinetearen kidea da. Jatoriiz artzain giroko musika tresna dela uste da Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behiadar zatiz osatua dago. Pabioi baten funtzioa du.
Trikitixa
Nota:
Euskal Herrian herri soinutresna berriena da. Akordeoia diatoniko hau XIX.
MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
Danbolina
Nota:
Menbranofonoa da. Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko.
Atabala
Nota:
Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den menbrafonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da euren melodiei erritmoa emateko.
Panderoa
Nota:
Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbrafonoa alboka, trikitixa, arrobita zarrabetea...