XVIII. mendearen amaieran nekazaritza iraupenezkoa zen, baina kostaldean merkataritza garatuta zegoen.
Gizartea gizarte klaseetan antolatuta zegoen eta alde handia zeuden haien artean. Autogobernu-eskubide zabalak
eta hainbat pribilegio zituen Foruetan jasota. XIX.mendean aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko
handiak gertatu ziren.
Industralizazioaren hasiera
Industria iraultza kostaldean kontsentratu zen. Bizkaian oinarrizko sektoreak lehen sektorea eta siderurgia izan ziren.
Gipuzkoan industriak txikiagoak ziren eta ez zuten laguntza ekonomikorik behar. Hainbat sektore biltzen zituzten.
Araban antzinako nekazaritza- eta artzain-ustiategi eutsi zitzaien.
Industria-garapenaren hasiera
1876tik aurrera Espainiako egonkortasun politikoari esker siderurgiaren
ekoizpena handitu, beste jarduera batzuk hedatu eta komunikazo-bideak eta
finantza-zentro eta banku handiak garatu ziren.
Liberalismoa
Burgesak eta merkatariak liberalismo moderatuen aldekoak ziren, baina talde karlistek Foruen
inguruko antolakuntza tradizionalaren alde egiten zuen. Desadostasun horien ondorio izan ziren
karlistaldiak. Lehen karlistaldia: amaitzean eutsi egin zitzaien Foruei, baina Foruak
konstituzio-errealitate berrira egokitu ziren.
Biztanleria
Liberalismoak eta Idustria iraultzak euskal gizartean izan zuen eragina. Inguru industrializatuetan azkar
hasi zen hazten. Exodo handia gertatu zen landa-eremuetatik hirietara. Gizarte berriko talde pobreenak
langileak ziren. Garai hartan, langileak elkartzen hasi ziren, desberdintasun sozialak ezabatzeko eta
lan-baldintzak hobetzeko.
Nazionalismoa
XIX. mendearen bigaren erdian, mugimendu nazionalista bat sortu zen. Hasieran, euskal elementu tradizionalak
goresten zituen. Baina XIX.mendearen amaieran, independentzia politikoa lortzeko jomuga zuten proiektu
politikoak sortu zituen mugimendu horrek. Sabin Arana izan zen ideia horien helburua.