Zein zen IX. eta X. mendeko testuingurua?
Inperio Karolingioaren gorenaldia
Errege Kristauen botere politikoaren indartzea
Oparotasun ekonomiko eta kulturala
Botere politikoaren gutxitzea eta segurtasun eza
Noren babesa bilatzen zuten herritarrek?
Erregeena
Nekazari aberatsenen mertzenarioena
Armada errealarena
Nobleziarena
Nobleek erregeen nagusitasuna onartzen al zuten?
Ez, erregeen kontra agertzen ziren normalean
Bai, baina soilik denbora tarte baterako
Ez, noble bakoitza zen bere buruaren jabe eta nagusi
Bai, menpekotasun hitzarmen baten bitartez
Zein giza-harreman motak ezaugarritzen zuen Gizarte Feudala?
Saltzaile-Erosle
Ugazaba-Esklabu
Basailutza
Kaparetasuna
Zer zen Feudo bat?
Gizarte Feudalaren oinarria, armada bat hain zuzen.
Lurra edo lur-sailak neurtzeko unitate bat
Nobleek Erregearekiko fideltasuna zin egitearen truke jasotzen zuten lurraldea
Erreinuetako mugetako lurraldea
Feudo edo jaurerrietan, ze bi motatako lurraldeak zeuden?
Herrixkak eta gazteluak
Landa-eremua eta hiri-eremua
Erreserbak eta mantsoak
Baserriak eta dorretxeak
Gizarte Feudala Estamentala zela esaten dugu. Zer ziren Estamentuak?
Orden erlijiosoetako mailak
Nobleziaren barruko zaldun motak
Jaiotzetik egokitzen ziren giza-talde ezberdinak
Erregearen aginduak
Estamentu pribilejiodunak eta pribilejio gabeak zeuden. Zeintzuk ziren pribilejio horiek?
Nobleek nekazariak baino gehiago jan zezaketen oturuntzetan
Nekazari aberatsak lehenago sartzen ziren elizetara
Zergak ez ordaintzea edo eskulanik ez egitea
Barazki hoberenak merkatuan hautatzea
Zer ziren "jopuak" eta non egiten zuten lan?
Jaunen menpeko nekazariak ziren, erreserbetan lan eginez
Iparraldeko nekazari mota bat, basoak ziren haien eremuak
Pribilejio gabeko merkatariak ziren, hirietan lan eginez
Zaldun nobleen zerbitzariak ziren, gazteluetan lan egiten zuten
Nolakoak ziren nekazarien bizimodua eta lana?
Luxu txikiak lortu zitzaketen noizean behin baina lana oso gogorra zen
Hirietan bizi zirenek bizimaila baxua zuten, bizitza gogorra. Herrixketakoak hobeto bizi ziren.
Orokorrean herrixka txikietan bizi ziren eta lan oso gogorra edukitzeaz gain, autosufizienteak ziren.
Bizi-maila oso kaxkarra, ia pobrezian. Jaunen gazteluetako ganbaretan bizi ziren.