Hemendik aurrera zuk bakarrik egin beharko dituzu etxeko lanak, niri ez baitzaizkit batere gustatzen. Aukeratu erantzun egokiena.
Noski baietz!
Ezta pentsatu ere!
Pozik jarri nauzu!
Ez da harritzekoa!
Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.
Zer egiten diogu, ba!
Lehenago etortzea zenuten!
Bada, etortzea hurrengoan!
Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!
Hori izan da, hori, partidua!
Bai, hala-nolakoa!
Bai, hala moduzkoa!
Betierekoa!
Bai, egundokoa!
Kaixo, Mari! Zer moduz? Aukeratu erantzun okerra.
Hementxe, egonean.
Hil arte bizi!
Tira!
Sekula halakorik!
Norbaitek “Eskerrik asko” esan dizu. Zein da erantzun zuzena?
Ez dago ematerik!
Ez horregatik!
Ez hargatik!
Ez dago zertan eman beharrik!
Loteriaren zenbakia asmatu duzu?
Azken kukua jota!
Ahuntzaren gauerdiko eztula!
Bete-betea da hori!
Ezta hurrik eman ere!
Esperientzia handiko emakumea da Itziar...
esne mamitan bizi da!
Haginak berdinduta ditu!
Eskarmentu urrikoa!
Onenak emanda dago!
Semearen gelan sartu zara eta...
Bai gela txukun!
Ene! Hau ingurunea!
Hau kuxidadea!
Zein zikintasun dagoen!
Ez da horixe ____ goizekoa
atzo
gaur
bart
astelehen
Osasuna _____ ondasuna.
gaurko
gure
denon
munduko
Goizeko laino _____ gaueko iturri.
beltz
gorri
zuri
bihurri
Non gogoa, han zangoa.
Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia.
Zerbait lortu nahian gabiltzanean, laguntza guztiak ondo etortzen dira.
Zangoan dugu gogoa.
Nahiak ekimenez lortzen dira.
Langileentzako lana, alferrantzako jana.
Alferrak jaten ari diren bitartean, langileak lanean aritzen dira.
Langileek lan egiten dute jana lortzeko.
Langileen jana alferrek jaten dute.
Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
Indarrak asko balio du, ez buru azkarrak bezainbeste, ordea.
Buru handiak muskuluak baino gehiago balio du.
Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.
Jakituriaren aurrean, indarra garaile.
Goiz gorri, arratseko iturri.
Goizean laino gorriak egonez gero, iturriak arratsean ez du urik emango
Laino gorriek gauza txarrak erakartzen dituzte.
Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du
Laino gorririk gabe ez dago euririk.
Ezkur urte, elur urte.
Elurra egiten duenean, ezkur urtea izango da.
Ezkurrak elurra egin aurretik bildu behar dira.
Elur ugari dagoenean, ezkurrak bilatzea zaila izaten da.
Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan.
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
Jendea gauez gehiago irteten da abenduan.
Berandu argitzen du egunak abenduan.
Abenduko egunak laburrak dira.
Abenduan jendea goizez irteten da parrandara eta gauez etxeratzen da.
Askoren mina, tontoen atsegina.
Tontoek atsegin dute besteen sufrimendua.
Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.
Askok min dutenean, tontoa libratzen da.
Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzen zaienean, hobeto sentitzen gara.
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku.
Maiatzean kukua dator eta kantatutakoan joan egiten da.
Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
Maiatzean kuku ugari dago, zakua diruz betetzeko adina.
Zakuan sartzen dugunean, kukua mututu egiten da.
Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.
Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.
Urrutian gertatutakoak gertuko gertakariak baino gehiago apreziatzen ditugu.
Hamalau arbolak lauk baino gehiago ematen dute.
Urrutiko intxaur arbolek gehiago ematen dute gertukoek baino.
Zenbat buru, hainbat aburu.
Nork bere iritzia dauka.
Pertsona bakoitza mundu bat da.
Buru bakoitzak ideia asko ditu.
Buru bakoitzeko, ile kolore desberdina.
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Zerbait duzunean apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk ez duzunean.
Bonboiak dituzunean jan, eta ez dituzunean erosi.
Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.
Dendan bonboi kaxarik ez badago, hor konpon.
Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen
Isiltzen ez denak euliak jango ditu.
Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.
Eulirik ez sartzeko komeni da ahorik ez irekitzea.
Asko hitz egiten duenak maiz sartzen du hanka.
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.
Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.
Handiustea izatea gauza ona izaten da hainbatetan.
Handiustekoa denak burua hankartean sarturik amaitzen du.
Ipurdia goraka dutenak burumakur ibili ohi dira.
A ze parea, karakola eta barea.
Karakola eta bareak bikote polita egiten dutela adierazteko erabiltzen da.
Bi pertsona zein baino zein geldoago dela adierazteko erabiltzen da.
Karakola eta bareak barraskilo lasterketa batean parte hartzen dutela adierazteko erabiltzen da.
Izakeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
Gezurra esaten denean, bizilagunek segituan jakiten dute.
Getarian gezurtien kartelak atarian jartzen dira.
Getarian ia gehienak gezurtiak dira.
Nirea nire eta zurea gure.
Norberekeria adierazteko erabiltzen da.
Ondasunik ez badugu, nekez parteka ditzakegula adierazteko erabiltzen da.
Eskuzabaltasuna adierazteko erabiltzen da.
Partekatzeak zoriona dakarrela adierazteko erabiltzen da.
Ardia, beeka egonik, ez du jaten belarrik.
Ardien lana da belarra jatea.
Bizkortzen denak bikoitza jaten du.
Zenbait tokitan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.
Beeka egoten den ardiari ez diote belarra emango.
Kalean uso, etxean otso.
Kalean basati moduan ibiltzen dena, etxean mantso ibili ohi da.
Usoak otsoari ipurbeltz.
Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.
Ez dugu gustuko garen bezalakoak izatea. Besteak bezalakoak izatea nahiago izaten dugu.
Diruak malkarrak zelaitzen.
Diruaren bidez gauzarik zailenak ere lortu ohi dira.
Diruaren bidez ez da nahi dena lortzen.
Diruak ez dakar zoriontasuna.
Dirudunek zelaiak erosi ohi dituzte diru gehiago egiteko.
Gogozko tokian aldaparik ez.
Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.
Ametsak amets gelditzen dira ez badugu gogor lan egiten.
Gustura egiten direnean gauzak emaitza hobeak lortzen dira.
Zailtasunak gainditzeko lan egin behar da.
Mando merkea, nagusiaren nekea.
Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.
Mandoa merkeak nagusia asko nekatzen du.
Merke erositakoak ez du gehiegi irauten.
Tontoen artean tontoenak lan gehiago egiten dute.
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
Luzaro bizi nahi duenak animaliak eduki behar ditu.
Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.
Naturarekin harreman estua duena urte askotan biziko
Luzaro bizi nahi duenak egunez lan egin behar du eta gauez lo.
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
Bizitza honetan eginahalak egin behar ditugu aurrera aterako bagara.
Bizitza honetako sariak jaso ahal izateko, nekatzea beharrezkoa da.
Bizitzeko beharrezkoa da nekatzea.
Nekatzen ez direnak gehiago bizi dira.
Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan.
Sengileek okerreko sendagaiak ematen dituztenean, kexatzeko aukerarik ez da izaten .
Zenbaitetan, sendagileek ere, ez dute asmatzen erien gaixotasunik eta okerreko sendagaiak ere eman ohi dituzte.
Gaitz bakoitzak bere sendagia behar du.
Lepoan min edukiz gero, zangoan izan ohi da konponbidea sendagileen ustez.
Maite ditugun begietan lausorik ez.
Maitearengan ez dugu akatsik ikusten.
Maiteminduta dagoena itsuturik bizi da.
Begiak ireki behar dira errealitatea ikusteko.
Maitasunak begiak lausotzen dizkizu.
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian.
Txakurtegiak oilategiak bezain beharrezkoak dira.
Gauza bakoitzak bere lekua du.
Gauza guztiak dira garrantzizkoak.
Animaliek ere etxe bat edukitzeko eskubidea dute.
Urrea esan eta urria eman
Kanpoaldeak ez du inoiz adierazten barruan dagoena.
Urrea kantitate txikitan ematen da.
Dirudiena eta benetan dena ez datoz bat beti.
Asko eskaintzen duenak gutxi ematen du.
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
Txakurrak berdintsuak izaten dira toki gutzitetan.
Toki guztietan bizimodua berdintsua da.
Gauza txarrak dauden tokietan txakurrak han eta hemen ibiltzen dira.
Toki guztietan daude gauza txarrak.
Zer ikusi, hura ikasi.
Itsuek ezin dute ikasi.
Ikusitakoa ikasteko joera dugu.
Ikastea ikusmenarekin erlazionatuta dago.
Ikasteko modu erosoena ikustea da.
Alferrik da ura joanda gero presa egitea.
Nahiz eta epez kanpo izan, komeni da egitea egin beharrekoa.
ez dakomeni ura edan eta gero presaka ibiltzea.
Gauzak egin behar diren unean egin behar dira.
Alferrek gauzak azkenerako uzten dituzte.
Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
Lortu nahi duguna lortzeko, amestu besterik ez dugu.
Gosea janariak soilik kentzen du.
Lortu nahi dugun hori izaten dugu beti pentsamenduan.
Zerriei ezkurrak gustatzen zaizkie.
Usteak erdia ustel.
Uste asko izanez gero, ideiak usteldu egiten dira.
Usteak zurrumurru hutsa dira.
Usteak denborarekin aldatu egiten dira.
Uste diren gauza asko ez dira egia.
Alferra beti lanez betea.
Alferrak ez du lanik egiten.
Alferrak lanpetuta dagoela esaten du lanik ez egiteko.
Alferrari lan gutxiago bdaltzen zaio beti aitzakiaren batekin dabilelako.
Alferra denari lan gehiago bidali behar zaio bere nagitasuna konpentsatzeko.
Sasi hutsa ez da zutik egoten.
Gezurra berehala azaltzen da.
Lan egiteko jan egin behar da.
Zutik egoteko hanka sendoak beahr dira.
Bizitzeko asko ikasi behar da.
Balea esan eta belea izan.
Zerbait esan eta aurkakoa egiteko ohitura du hainbatek.
Esanak handitzeko ohitura dute zenbaitzuek, baina gero ez dituzte esandakoak betetzen.
Esanak gaizki esateko ohitura dute batzuek.
Zerbait esan eta zerbait hori betetzen dutenei zuzendutako esaera zaharra.
Umearen zentzuna, etxean entzuna.
Umeen jokabidea beti izan ohi da zentzuzkoa etxean; ez, ordea, kanpoan.
Etxean ikusten duena barneratzen du umeak.
Umeek etxean egiten dutena berehala entzuten da kanpoan.
Umeari beti esan behar zaio zer den zentzuzkoa.
Kalboa kastatik eta altza zepatik.
Gurasoak nola, seme-alabak hala.
Ingurukoa nola, gu hala.
Seme-alabak nola, gurasoak hala.
Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.
Baleki gazteak, baleza zaharrak.
Gazteak ez du zaharraren jakituria, ezta honek ere gaztearen indarra.
Zaharrak dakiena gazteari irakatsi behar dio.
Zaharrak izan nahi luke gaztearen indarra.
Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke.
Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.
Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.
Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.
Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.
Beldur denaren ezpatak punta motz.
Beldurrak gauzak diren baino zailagoak ikusarazten dizkigu.
Beldurtien ezpatak ez dira oso zorrotzak.
Beldurrak gauzak diren baino errazagoak ikusarazten dizkigu.
Beldur dena arriskuen aurrean ausartago jokatzen du.
Bat eman eta bi hartu.
Bat eskaini eta bikoitza hartzen dute batzuek.
Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.
Eskainitakoa besterik ez dute hartzen batzuek.
Ez dagoen lekutik ere batzuek zerbait ateratzen dute.
Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira.
Toki guztietan zenbait gauza era berean ikusten ditugu.
Geure ohiturak leku guztietan aurki ditzakegu.
Animaliek leku guztietan berdintsu jokatzen dute.
Zailtasun eta arazorekin leku guztietan topa gaitezke.
Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak.
Eroslea ez da fidatu behar saltzaileak esaten duenaz.
Saltzaileak erosleak esandakoarekin fidatu behar du.
Saltzailea ez da fidatu behar erosleak esaten duenaz.
Erosleak saltzaileak esandakoarekin fidatu behar du.
Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea.
Pobreek aberatsen bizia desiratzen dute.
Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik.
Aberastasunak zoriontasuna dakar.
Pobreen bizia aberatsena baino hobea da.
Adiskide gabeko bizitzea, auzo gabeko heriotza.
Bizitzan zehar bakarrik egon dena, heriotzan ere bakarrik egongo da.
Bizitzan zehar lagunik gabe egon arren, heriotzaren atean topatuko dituzu.
Bitzitzan lagun ugari dituenak heriotzan galduko ditu.
Bizitzan zehar lagunik izan ez duenak heriotzan ez ditu topatuko.
Belearen umea, belakumea.
Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean.
Beltz guztiak ez dira beleak.
Gauzak diruditena dira maiz.
Gauzak ez dira beti ematen dutena.
Beltz guztiak ez dira gaiztoak.
Koloreek ez dute izaerarekin zerikusirik.
Zenbat buru hainbat ______.
aburu
zapaburu
artaburu
buru
Abenduko eguna, argitu orduko ______.
eguzkia
ilargia
argia
iluna
Ahoa hertsirik ez da _______ sartzen.
haizerik
eulirik
ilerik
piperrik
Asko balio du indarrak, gehiago buru _______.
inteligentziak
pozak
azkarrak
koldarrak
A ze parea, karakola eta ____.
belea
morea
parea
barea
Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehen zen _____ .
baserrian
atarian
mendian
jolastokian
Urrutiko intxaurrak _____ gerturatu eta lau.
hamalau
hogeitalau
hamahiru
hogeitahiru
Langileentzako lana alferrentzako ______.
bada
jana
iada
ezpada
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi _______.
zaku
poltso
saku
motxila
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta _____ beherago.
eskua
burmuina
ideiak
burua
Burua goregi, denentzat barregarri.
Burua pixka bat makurtzea, apaltasun seinale da.
Nork bere burua goraipatzea ez dago ondo ikusia.
Pertsona altuei barre egin ohi zaie.
Burua goregi eramatea harrotasun seinale da.
Geroa, alferraren leloa
Alferrak beti uzten du lana gerorako.
Alferrak ez ditu lanak egiten ez orain eta ez gero.
Alferrak beranduago hobe egiten ditu lanak.
Alferrak ez ditu inoiz gero egiten lanak.
Ontasuna eta edertasuna izan ezik, beste dena kutsakorra.
Besteek erakusten digute ontasuna ez den guztia.
Gauza on guztiak besteengandik ikasten ditugu.
Gauza txarrak berehala ikasten ditugu.
Zerbait gaizki egiten badugu ez da gure errua, erakutsi digunarena baizik.
Azaroa bero, negua gero.
Azaroan beroa egiten badu, negua beranduago helduko da.
Azaroan beroa egiten badu, udan euria egingo du.
Azaroan beroa handia egiten badu, negua epela izango da.
Azaroan beroa eta neguan elurra.
Astoak mandoari belarri luze.
Zozoak beleari ipurbeltz.
Katuak bere buruari miau!
Astoak mandoari begi-oker.
Txakurrak katuari hanka-motz.
Azaroa hotz, negua motz.
Azaroa hotza bada, neguan elurra egingo du.
Azaroa hotza bada, negua luzea izango da.
Azaroan elurra egiten badu, neguan beroa egingo du.
Azaroa hotza bada, negua motza izango da.
Orain emanik konfiantza gehiegi, gero kaka egiten dik burutik beti.
Konfiantza gehiegi egoten denean, errespetu falta egon ohi da.
Konfiantza ez dagoen tokian, adiskidetasuna mantentzea errazagoa da.
Konfiantza dagoen lekuan errespetua izan behar da.
Konfiantza badago, errespetua dago.
Azkar eta ondo usoak egiten du hegan.
Gauzak ongi egiteko, azkar egin behar dira.
Gauzak azkar eginez, ondo ateratzen dira.
Ahal izanez gero, gauzak ondo egin behar dira
Gauzak ongi egin ahal izateko, lasai eta patxadan egin behar dira.
Mokadu handia nahi duenak eztarrian gelditzen zaio.
Mokadu handiak jatea txarra da.
Asko jan nahi duenak itotzeko arriskua dauka.
Lan askotan hasten denak ez du bakar bat bukatzen.
Gehiegi nahi duena ezer gabe gelditu ohi da.
Astoa joan eta mandoa etorri.
Betiko ingurunetik atera eta denbora bat kanpoan ematen denean, aldatuta bueltatu ohi da.
Bakoitza den bezalakoa da eta ez du aldatzen izateko era bizitza osoan zehar.
Bakoitza den bezalakoa da izaera aldatzen ez duen bitartean.
Burugogor den norbait adierazteko erabilzen da.
Haurrak hazi, nekeak bizi.
Haurrak haztean, nekagarria izaten da bizitzea.
Haurrak haztean, nekatu egiten dira.
Haurrak hazten doazen heinean, arazoak areagotu egiten dira.
Haurrak haztean, besoetan hartzea neketsua izaten da.
Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
Pertsonarekin indarkeria erabili ordez, elkarrizketa erabili behar da.
Pertsonak eta idiak nahiko antzekoak dira eta tratu berdintsua eman behar zaie.
Pertsonak, idiak ez bezala, hitz egiteko gaitasuna du.
Pertsonak buila egiten duenean, adarretatik heldu behar zaio.
Hoa antzarak ferratzera!
Hoa animaliei ferrak jartzera!
Hoa haize beroa hartzera!
Hoa pikutara!
Hoa antzarak ehizatzera!
Ibiltari gauean, logale goizean.
Gauean paseatu eta goizean, berriz, deskantsatu.
Gauean berandu arte lagunartean ibili dena goizean logale egoten da.
Gauean parrandan ibili dena goizean nekatuta egon ohi da.
Guean kalean, goizean ohean.
Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen!
Pertsona bat inbidiatsu dela adierazteko erabiltzen da.
Pertsona batek bere inguruan inbidia sorrarazten duenean erabiltzen da.
Etxe batean inbidia ugari dagoela adierazteko erabiltzen da.
Norbait inbidia banatu zen mahaian egon zela adierazteko erabiltzen da.
Adiskide onekin orduak labur.
Adiskide batzuekin urrun egotea komeni da.
Lagun onekin hiltzeko arriskua dago.
Lagunekin gustura egonda, denbora azkar igarotzen da.
Ordu gutxi egon behar da adiskide onekin.
Hil eta gero salda bero.
Hil ondoren ez dago ezer aldatzerik, lehenago aldatu behar dira.
Hil ondoren ez da inor zutaz oroitzen.
Norbait hiltzean, salda bero bat prestatzea komeni da.
Gauzak konpondu behar dira horretarako parada dagoenean eta ez aukera pasatu denean.
Hartzaile bizkor, emaile koxkor.
Gauzak hartzera korrika joaten dena baina ematera motel.
Hartzaile azkarrak, emaileak tuntunak.
Hartzen duena beti damu.
Besteena erraz hartzen duena baina berea ematea kostatzen zaiona.
Ez da beharra bezalako morroirik.
Beharra da zerbait egiteko bultzatzailerik nagusiena.
Beharrak badaude, morroiak egongo dira.
Beharra duzun horren morroi bihurtzen zara.
Morroiak ez du beharrik.
Eroriz ikasten da oinez.
Ez da erraza oinez ikastea.
Emaitza onak lortzeko erori egin behar zara behin baino gehiagotan.
Erortzea da oinez ikasteko modu bakarra.
Behin eta berriz saiatuta lortzen dira emaitzak.
Kupel txarretik ardo onik ez.
Izaera txarra duten pertsonak ez dira inoiz aldatzen.
Toki txarretik ateratzen dena alda daiteke.
Ardo ona kupel onetik ateratzen da.
Txarra den tokitik ezin da ezer ona atera.
Oilo ibiltari azerien janari.
Oilategitik ateratzen diren oiloak azeriak jan ohi ditu.
Azeriei oilo ibiltariak gustatzen zaizkie.
Behar ez den tokian ibiltzen denari ezbeharrak gertatzen zaizkio.
Behar den tokian ibiltzen denak ez du inongo arriskurik.
Haizea nora, zapiak hara.
Haizea dabilenean zabaldu behar da arropa.
Bi aldiz pentsatzea komeni da zer edo zer esan aurretik.
Egoeraren baitan iritziz aldatzen denean.
Gizakiok iritziz aldatzeko joera dugu.
Goizaldean lo dagoen azeriak ez du lumarik ahoan.
Goizean lo dagoen azeriak ez du janik lortzen.
Goizaldean lanean hastea berandu hastea baino hobea da.
Lanak oparotasuna dakar.
Lan besterik egiten ez duenak beti izango du zer jan.
Haritz eroriari orok egur.
Erraza da lur jota dagoenaz barre egitea.
Norbait egoera txarrean dagoenean, orduan da laguntzeko garaia.
Haritza erortzen denean, une egokia da egurra hartzeko.
Norbait egoera larrian dagoenean, hari etekina atera.
Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
Patxada handiegikoa edo geldoa den pertsonari esaten zaio.
Aldamenekoak mugitzen direnean, bera ere mugitzen hasten denari esaten zaio.
Gauzak bi aldiz pentsatzen dituenari esaten zio.
Beti korrika eta presaka ibiltzen denari esaten zaio.
Harriak ez du begirik
Begia non, harria han.
Harriek ez dute ikusten nondik doazen.
Harriekin kontuz ibili behar dela adierazi nahi du.
Arriskutik aldentzea komeni dela adierazi nahi du.
Zakur zaunkalaria nekez hozkaria.
Beti kexu dabilenari esaten zaio.
Asko hitz egiten duenak, ez du esandakoaz ezer egiten.
Asko hitz egiten duten pertsonak ez dira fidagarriak.
Zakur zaunkalariak ez du hozkarik egiten.
Zozoak beleari, ipurbeltz.
Denok ditugu akatsak.
Besteen arazoak ikusten ditugu eta ez, ordea, gureak.
Zozoak eta beleak ipurdia beltz.
Gure akatsak ez ditugu ikusten baina besteenak bai.
Jaten duen santuarekin ez dago fidatzerik.
Santuez ez fidatu.
Ez dago inorekin fidatzerik.
Txintxo aurpegia dutenak izaten dira gaiztoenak.
Asko jaten dutenekin ez dago fidatzerik.
Baleki gazteak, baleza zaharrak
Zaharrak dakiena gazteak jakin nahi luke eta gazteak egin dezakeena zaharrak egin nahi luke.
Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke eta zaharrak egiten duena gazteak egin nahi luke.
Hobe da zaharrei kasu egitea, okertzea baino.
Zahar guztiak jakintsuak dira.