|
Created by Danel Samaniego
over 5 years ago
|
|
Question | Answer |
MENDIAK: Lur-eremu garaiak dira, eta malda handiak dituzte. | |
MENDILERROA EDO MENDIKATEA: Lur-eremu garaiak dira, eta malda handiak dituzte. Mendiak elkartuta badaude mendilerroak edo mendikateak sortzen dira. | |
HARANAK: Mendien artean dauden lur-eremuak dira. | |
ORDOKIAK: Garaiera txikiko lur-eremu lauak dira. | |
GOI-ORDOKIAK: Altuera handian dauden lautadak dira. | |
SAKONUNEAK: Inguruko lur-eremuek baino altuera txikiagoa duten lur-eremuak dira. | |
PLATAFORMA KONTINENTALA: Pizkanako inklinazioa duen azalera da,eta 200 m inguruko sakonera jaisten da. | |
EZPONDA KONTINENTALA: Plataforma kontinentalaren amaieran malda handi bat du. Horri ezponda kontinentala deritzo. | |
ORDOKI ABISALA: 3.000 m-tik 7.000 m-ra arteko sakoneran ordoki abisala hedatzen da, itsas hondoa sortuz. | |
DORTSAL OZEANIKOAK: Ordoki abisaletan dortsal ozeanikoak daude; urpeko mendikate handiak dira. | |
ITSAS-FOSAK: Ordoki abisalentan zabaltzen diren pitzadura sakon eta zabalak dira. Itsas fosa handiena Ozeano Barean dago eta Challenger du izena 11.000 metroekin. | |
PENINTSULA: Urez inguratutako lur-eremua da, alde batetik izan ezik. | |
ISTMO: Penintsula kontinentearekin lotzen duena da. | |
UHARTEA: Urez inguratutako lur-eremua da. | |
UHARTEDI: Elkarren ondoan dauden uharteek uhartedi bat osatzen dute. | |
LURMUTURRA EDO PUNTUA: Itsasoan barneratzen den itsasertza da. | |
GOLKOA: Kostaldean barneratzen den itsasoko zatia da. | |
BADIA: Golkoak baino txikiagoa dira. | |
KALAK ETA SENADIAK: Badiak baino txikiagoak dira. | |
KOSTALDEA EDO ITSASERTZA: Lurra eta itsasoa elkartzen diren eremua da. | |
KOSTALDE BAXUAK: Hainbat hondartza dituztenak dira. | |
KOSTALDE ALTUAK: Itsaslabarrak dituztenak dira. |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.