Created by Ainara Gómez Ramos
almost 4 years ago
|
||
Question | Answer |
Izaki bizidunen atalik txikiena da, eta bizi-funtzioak betetzeko gauza da. | Zelula |
Izaki zelulabakarra | Zelula bakar bat dute. |
Izaki zelulanitzak | Hainbat zelula dituzte. |
Antzeko zelulen multzoak dira, guztiak ere zeregin zehatz bat egiten espezializatuak. | Ehunak |
Funtzio honi esker hainbat mantenugai lortzen ditugu bizitzeko, arnasteko, substantzia horiek gure gorputzean erabiltzeko eta sortzen ditugun hondakinak kanporatzeko. | Nutrizio funtzioa |
Izaki bizidunak 3 bizi funtzio egiten dituzte. | Nutrizio funtzioa Erlazio funtzioa Ugalketa funtzioa |
Funtzio honen bidez, gorputz barruan eta gorputzetik kanpo gertatzen dena sentitzen dugu, eta horren aurrean erreakzionatzen dugu. | Erlazio funtzioa |
Funtzio honi esker, helduaroan ondorengoak izan ditzakegu. | Ugalketa funtzioa |
Ze erreinukoak dira bakterioak? | Moneroen erreinukoak |
Ze erreinukoak dira protozoak eta algak? | Protoktisten erreinukoak |
Ze erreinukoak dira perretxikoak, lizunak eta legamiak? | Onddoen erreinukoak |
Landarearen atal bat da, lurrean sartuta egoten da, eta landarea lurzoruan finkatzen du. | Sustraiak |
Lurzorutik gora egoten da gehienetan, eta airean dagoen landare zatiari eusten dio. | Zurtoina |
Berdeak izaten dira, lamina mehe baten itxura izaten dute eta, zeharka, nerbiazioak izaten dituzte. Organo hauek eguzki-argia eta karbono dioxidoa hartzen dituzte. |
Hostoak
Image:
Hostoa (binary/octet-stream)
|
Tutu-itxurako kanalak dira, eta sustraia, zurtoina, adarrak eta hosto-nerbioak zeharkatzen dituzte barrutik. | Hodi eroaleak |
Prozesu honi esker landareek mantenugaiak fabrikatzen dituzte, xurgaturiko substantziak eta eguzki-argiaren energia erabiliz. | Fotosintesia |
Landareen gorputzeko zelulak dira, azal batek estaliak. Lurzoru hezean erortzen direnean, landare berriak sortzen dituzte. | Esporak |
Adar modukoak dira. Adar horiek lurzorutik hurbil hazten dira, eta sustraiak bota eta landare berriak sor ditzakete. | Estoloia |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.