Created by Aitor U
about 8 years ago
|
||
Copied by A Urigoitia
almost 2 years ago
|
||
Question | Answer |
1. Zeintzuk dira bizidunen ugalketa motak? | Asexuala eta sexu bidezkoa |
2. Ugalketa asexualaren ezaugarriak aipatu | - Izaki bakar batek parte hartzen du - zelula batetik, banako berriak zelulabakarretan. - gorputz atal batetik banako berriak sortzea - zatiketa. |
3. Sexu bidezko ugalketaren ezaugarriak aipatu | - gametoak beharrezkoak dira - ez dira beti bi banako behar (hermafroditoetan) - ernalketaz zigotoa sortu eta gero enbrioia |
4. Zer da ernalketa? | Gameto biak elkartzea (espermatozoide eta obulua) |
5. Bi ernalketa motak aipau | - Kanpo ernalketa (uretan) - Barneko ernalketa (lurreko animalietan) |
6. Ugalketa asexualaren abantailak eta desabantailak | Abantailak: banako batek banako asko sortu ahal ditu azkar batean. Desabantailak: ondorengo guztiak dira berdintsuak. Egoerak okerrera eginez gero, guztiak desagertuko dira. |
7. Sexu bidezko ugalketaren abantailak eta desabantailak | Abantailak: ondorengo guztiak desberdinak dira, aldakortasuna sortuz ; moldaketarako aukera handiagoak izanik. Desabantailak: gehienetan bi banako behar dira, ugalketa motelduz. |
8. Ziklo zelularrean bi fase bereizten dira: 1. ____________________________ 2. ____________________________ | 1. Interfasea 2. M fasea |
9. Interfasean honako prozesuak gertatzen dira? Kromosomak sortu ADNa banatu ADNa bikoiztu Kromatina sortu | ADNa bikoiztu, S fasean. Kromatina sortu, A DN (-) eta histonak (+) elkartuz. |
10. Kromatina = _________ + ___________ | ADN (karga negatiboak) + Histonak (proteina positiboak) |
11. Kromosoma = ____________ __________ | Kromatina kondentsatua (guztiz biribilkatua) |
12. Zertarako kromatina? | ADNa luzatuta, nukleoa eta zelula bera baino askoz luzeagoa delako. Biribilkatu behar da laburtzeko (histonekin karga negatiboak ezabatuz) |
13. Zertarako kromosomak? | Material genetiko banatzeko zelula kumeetan. Kromatina bakoitza guztiz biribilkatzen da eta besteetatik bananduz. |
14. Noiz eratzen dira kromosomak? | Zalula zatiketaren (M fasearen) hasieran, hau da, profasean. |
15. Zelula haploidea zer da? | Kromosoma sorta bakarra duena. Hau da, kromosoma guztiak ezberdinak, beraz, ez dago kromosoma bikoterik. |
16. Zelula diploidea zer da? | Kromosoma bi sorta ditu. Hau da, kromosoma bikoteak daude. |
17. Kromosoma ........................-k bikoteka daude zelula .....................-etan. Bikote bakoitzean erdiak amagandik jasoak dira eta beste erdiak aitagandik. | homologoak diploideetan |
18. Kromosoma baten atalak izendatu | 1. Zentromeroa 2. Besoak 3. Kromatidak |
19. Zeintzuk dira homologoak beraien artean? | Urdina eta beste urdina homologoak dira, ...etab. Tamainaz eta formaz berdinak direnak homologoak dira. |
20. Kromosoma motak izendatu | 1. Metazentrikoa 2. Submetazentrikoa 3. Akrozentrikoa 4. Telozentrikoa |
21. Zer da kariotipoa? | Zelula baten kromosoma multzoa. Zelula diploideetan bikoteka aurkezten da eta ordenatuta (hurrengo galdera) |
22. Nola ordenatzen dira kromosomak kariotipoan? | 1. Tamainaren arabera (lehenengo handienak eta gero txikiagoak) 2. Kromosoma formaren arabera (lehenengo metazentrikoak eta azkenez telozentrikoak) |
23. Zertarako aztertzen da kariotipoa? | Anomalia genetikoak antzemateko: adibidez Down sindromean, kromosoma bat soberan ikusten da. |
24. Mitosiaren definizioa eman | Zela bat zatitzen da bi zelula kume emanez. Zelula kumeak genetikoki berdinak dira eta amaren berdinak. Hau da, amaren kromosoma kopuru berdina dute. |
25. Mitosiaren funtzioak | - Zelula bakarretan, ugalketa - Zelulaniztunetan: + enbrioiaren garapena + banakoaren hazkundea + zelula eta ehunak berriztea |
26. Mitosiaren faseak aipatu orden batean | 1. Profasea 2. Metafasea 3. Anafasea 4. Telofasea |
27. Profasean ..................... sortzen dira eta ........................ desagertzen da | kromosomak nukleoa |
28. ......................an ............................ banandu egiten dira eta poloetarantz abiatzen dira | Anafasean kromatidak |
29. Egia ala gezurra: Zatiketa zelularra telofasearekin amaitzen da. | Gezurra; telofasearekin nukleo zatiketa amaitzen da. Zitozinesia eman behar da jarraian. Zitoplasma bitan banatzea. |
30. Zitozinesia modu berean ematen da zelula guztietan? | Ez. Animalia zeluletan zelula erdituk estutzen da (estrangulatu) banatu arte. Landare zeluletan erditik pareta berria sortzen da. |
31. Meiosian ........ zatiketa ematen dira, lehenengokoan kromosoma kopurua .................. jeisten da. | bi erdira |
32. Meiosian zelula kumeak ..................(berdinak/desberdinak) dira eta ................. (haploideak/diploideak) dira. Gero g......................otan bihurtuko dira. | desberdinak haploideak gameto |
33. Meiosia eta mitosia bereizteko, meiosiaren I zatiketaren bi fase dira bereizgarriak (oso desberdinak): ................................. eta ........................ | I profasea: kromosoma homologoek zatiak trukatzen dituzte I anafasea: Kromosoma homologoak osorik banantzen dira. |
34. Zergatik da beharrezkoa 2. zatiketa meiosian? | Kromosomak oraindik bi kromatida dituztelako. II zatiketa meiosia bezala ematen da, eta II anafasean kromatidak banatu egiten dira. |
35. Mitosia eta meiosiaren zelula kumeak konparatu. | Mitosian: 2 zelula berdinak eta diploideak. Meiosian, 4 zelula desberdinak (gametoak) eta haploideak. |
36. Meiosiaren garrantzia aipatu: 1 .............................................. 2 .............................................. | 1. Kromosoma kopurua murriztea (gameto haploideak, gero ernalketan kromosoma kopuru normala berreskuratzeko. 2. Aldakortasuna eman, banakoen moldaketa errazteko. |
37. Egia ala gezurra? Gametoak meiosi bidez zatitzen dira. | GEZUR IZUGARRIA eta ohiko akatsa (kontuz) Gametoak ez dira zatitzen (haploideak) Aldiz, elkartzen dira ernalketan, kromosoma kopurua berreskuratuz eta zigotoa (diploidea) sortuz. |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.