Question | Answer |
1. Erlazio edo harreman funtzioa bi kontzeptu hauetan oinarritzen da: - ______________ jasotzea eta - ________________ egokia ematea. | Estimuluak edo informazioa Erantzun |
2. Lau hartzaile mota adierazi | Mekanorrezeptoreak Termorrezeptoreak Fotorrezeptoreak Kimiorrezeptoreak |
3. Adierazi nolako hartzaile motak dituzten belarriek eta begiek | Belarriek mekanorrezeptoreak eta begiek fotorrezeptoreak |
4. Adierazi belarriko 1,2 eta 3 aldeak eta bere funtzio nagusiak | 1. kanpo belarria: soinua jaso eta bideratu 2. erdiko belarria: soinua transmititu eta oreka 3. barneko belarria: hartzaileak estimulatu eta entzumen nerbioaren bidez garunera eraman informazioa. |
5. Begiko geruzak adierazi, 4, 5, 6 zenbakiz adierazitakoak | 4 erretina 5 koroidea 6 esklerotika |
6. Begiko atalak adierazi , 7, 8, 9 eta 10 zenbakiz adierazitakoak | 7 begi ninia 8 kornea 9 irisa 10 kristalinoa |
7. Adierazi ordenean, argiak zeharkatzen dituzten begien atalak | 1. kornea 2. humore urtsua 3. begi ninia 4. kristalinoa 5. humore beirakara 6. erretina |
8. Itsutasuna gerta daiteke, ... - _________________ - _________________ - _________________ | - kataratak (kristalioak gardentasuna galtzen duelako (beginini zuria ikusten da) - erretina kaltetuta izatea - garuna atzekaldetik kaltetuta izatea, eta nerbio optikoak ezin du informazioa eraman |
9. Bi ikusmen gaixotasun aipatu eta adierazi zergatik diren | - kataratak, kristalinoa zuritu delako - miopia, kristalinoa ez da leuntzen eta gaizki ikusten da urrunetik - hipermetropia, kristalinoa ez da borobiltzen, beraz, gaizki ikusten da hurbiletik (155 orr.) |
10. Giltzadurak, lotailuak eta tendoiak desberdindu | Giltzadurak: hezurren arteko mugak Lotailuak: hezurrak lotu eta finkatzen dituzten zuntzak Tendoiak: muskuluak hezurrekin lotzen dituzten zuntzak; indarra hezurretara eraman. |
11. Giltzadura motak eta adibideak adierazi | Finkoak (buruan) eta mugikorrak (belaunean, ukondoan, eskuetan,...) |
12. Hezur motak eta adibideak aipatu | Luzeak (femur, humero,...) Motzak edo laburrak (belarriko hezurtxoak, ornoak, falangeak,...) Lauak (omoplatoa, burukoak) |
13. Kartilagoa non dago eta zertarako? | Kartilagoa giltzadura mugikorretan dago. Hezurren arteko mugimendua errazteko (marruskadura kentzen du) |
14. Zeintzuk dira gorputzeko hezurrik txikienak? | Belarriko hezurrak: - mailua - ingudea - estribua |
15. Hezurrak sendo egoteko, bi mineral aipatu | Kaltzioa (Ca) eta fosforoa (P) |
16. a) Aipatu hezurduraren hiru gaixotasun ez traumatikoak: _______,_______,________ b) Aipatu hezurduraren bi gaixotasun traumatikoak: ________,__________ | a) Artritisa Artrosia Osteoporosia b) Fisura Haustura |
17. Zaintiratua eta tendinitisa konparatu | Zaintiratua: lotailu baten zauria. Adibidez, eskumuturra minduta. Tendinitisa: tendoi baten zauria. Adibidez, belauna minduta. |
18. Kontraktura bat da muskuluen ___ _____________ _______________ iraunkorra. | ez borondatezko uzkurdura iraunkorra |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.