Created by Rodriguez Martinez Enara
7 months ago
|
||
Question | Answer |
Antiportea | Mintzeko garraio aktiboa non gutxienez molekula bat gradientearen kontra egiten duen, eta besteak alde |
Atxikidura-bandak | Epitelio-zelulen mutur apikaletik gertu kokatzen diren loturak dira. Kadherina eta katerina proteiek osatzen dute, gerriko moduko bat osatuz |
Autofagolisosomak | Lisosomak eta besikula autofagozitikoak elkartuz osatutako lisosoma sekundarioa, zelula-hondarrak ezabatzeko sortua |
Bandak (kromosoma) | Zinta argi eta ilun gisa ageri diren kromosomaren segmentuak dira. Kromosoma bakoitzak eta haren homologoak euren banda eredua dute eta hauen patroietan aldaketak egoteari esker kromosoma anomaliak hauteman daitezke. |
Desmotubulua | Bi landare zelulen artean komunikatzeko hodia honi deritzo (erretikulu endoplasmatikoa) |
Desmosomak | Gune zehatzetan ematen diren botoi moduko loturak, grapa modukoak |
Diplosoma |
Bi zentrioloren elkarketa
Image:
Diplosoma 2 (image/jpeg)
|
Diktiosoma | Golgi aparatua zisternez eta besikulez osatuta dago, zisterna multzoari diktiosoma deritzo |
EEZ | Nukleroaren inguruan dagoen zisterna zapalez osatutako organulua, erribosomak itsatsia ditu |
EEL | EEZ inguruan dagoen tubuloz osatutako organulua, ez dauka erribosomarik itsatsita |
Endomintz-sistema | Zelula eukariotoetan, mintz duten organuluz osatutako talde bat da, eta batera lan egiten dute lipidoak eta proteinak aldatu, paketatu eta garraiatzeko |
Endozitosia | Zelulak zelulaz kanpoko ingurunetik datozen pisu molekular handiko substantziak edo partikulak irensten dituen mintzaren deformazio bidezko garraioa |
Eraketa-exozitosia | Mintza berritzeko prozesua, non Golgiren aparatuan sorturiko besikuletan mintzeko proteinak txertaturik dauden eta exozitosi bidez mintzaren parte bihurtzen diren |
Estroma | Kloroplastoaren barneko ingurunea, bertan Calvinen zikloa gertatzen da. |
Eukariotoa | Benetako nukleoa duten zelulez osatutako organismoak barne hartzen dituen domeinua da |
Exozitosia | Zelularen barrualdean dagoen partikula handi bat kanporaldera kanporatzeko ematen den prozesua da, mintzaren bidezko deformazio bidezko garraioa da |
Fagolisosoma | Bigarren mailako lisosomak dira; mintz batez inguratutako besikulak, barnean entzima hidrolitikoak dituzte eta jango duten mikroorganismo edo elikagaia (kanpokoa) |
Fagozitosia | Molekula handiak edo zelulak barneratzeko prozesua. Mintzaren deformazio bidezko garraioaren parte da |
Flageloa | Mintz plasmatikoaren luzapen mugikorrak, uhin mugimendua egiten dutenak, luzeak eta urriak |
Flip-flop | Mintzaren jariakortasuna aldakorra dela eta, fosfolipidoek egiten duten mugimendud bat izango litzateke "Flip-Flop", konkretuki alde batetik bestera biratzea |
Gandorrak | Mitokondrioaren barneko mintzaren tolesdurak dira eta haren azalera handitzen dute |
GAP loturak | Animalia-zelulak elkarren artean lotzeaz gain haien arteko komunikazioa ("poroen" bitartez) ahalbidetzen duten loturak. |
Garraio aktiboa | Mintz plasmatikoaren barneko garraio bat da non kontzentrazio gradientearen kontra, energia kontsumituz (ATP) |
Garraio pasiboa | Ioi edo molekula bat bere gradiente elektrokimiko edo kontzentraziokoaren alde mugitzen da, energia gasturik gabe. |
Glikokaliza | Zelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek osatzen duten geruza da |
Glioxisoma | Landaren zelula eukariotoetan eta onddo batzuetan agertzen den peroxisoma berezia da, GA --> azukre bilaka ditzake |
Golgiren aparatua | Zelula eukariotoetan dagoen zisterna multzoa da eta EEZ-en inguruan kokatzen da. Diktiosoma da bere unitatea eta guztien baturak Golgiren aparatua eratzen du |
Grana | Mintz tilakoidez osatutako disko zapalak pilatuta daudenean grana izena hartzen du |
Gune antolatzailea | Soilik landare zeluletan dago, animalieetan hauen ordez zentrioloak daude. Elementu hauetatik mikrotubuluak eratzen dira |
Hemidesmosoma | Desmosoma erdiak dira. Zelula mintz basalera edo oinarrira lotzen dute |
Hialoplasma | %80an urez osaturiko disoluzioa da, eta beste %20 ingurua disolbaturiko beste elementu batzuek osatzen dute. Zitoplasmaren parte da. |
Inklusio zitoplasmatikoa | Zelularen metabolismotik sortutako gordekin eta hondakinak dira, prezipitatu egiten dira |
Kariotipoa | Espezie bakoitzaren kromosoma multzoa da: tamaina, forma eta ezaugarrien arabera antolatzen direnak. Gainera, kromosoma homologoak bikoteka kokatzen dira. |
Kloroplastoa | Kolore berdea duten kromoplastoak dira eta zelula eukarioto fotosintetikoetan topatu ditzakegu, zehazki argia jasotzen duen zelularen aldean |
Kondrioma | Zelula eukariotoetako mitokondrio multzoa |
Konjugazioa | Zelula prokariotoen pilien bidez ematen den informazio genetikoa trukatzearen prozesua |
Kromatida bikiak | Kromosomaren atala dira. DNA molekula independienteak, simetrikoak eta bata bestearen kopia dira eta, zentromeroaren bitartez lotuta daude |
Kromatina | Nukleo interfasikoaren material genetikoa da. Kromatina zuntzexka bakoitza DNA molekula batez eta hainbat proteinaz (histonak) osatuta dago. Proportzio txikiagoan proteinak ez-histonikoak daude |
Kromosoma homologoak | Aitaren eta amaren kromosoma batek osatutako kromosoma pare bat dira, meiosia zehar zelula baten barruan parekatzen direnak |
Lisosoma primarioa | Golgi aparatuko zisternetatik eratzen dira gemazio bidez eta barnealdean entzima hidrolitikoak dituzte soilik |
Lisosoma sekundarioak | Lehen mailako lisosomaz eta digeritzeko materialak dituen bakuoloz osatzen da. Barnealdean entzima hidrolitikoak eta digeritzeko bidean dauden materialak daude eta bi motatakoak izan daitezke: Fagolisosomak eta Autofagolisosomak |
Lotura estuak | Zelulen zonalde apikalean dauden loturak- Molekula edo ioiak zelulen artean sartzea ekiditen dute. |
Matrizea | Mitokondrioetan dagoen barneko espazioa |
Mesosomak | Zelula prokariotoetan dauden mintzaren tolesturak dira non jarduera metabolikoak gertatzen diren |
Mosaiko fluidoa (eredua) | Nicolsonek eta Singerrek, 70. hamarkadan sortutuako eredua, Mintz plasmatikoaren egitura deskribatzen duena |
Nukleo interfasikoa | Zelula zatitzen ez dagoenean nukleoa hartzen duen egitura |
Peroxisoma | Zelulen barruko osagai txikiak eta entzima izeneko substantzia kimikoak diztute, hala nola, katalasak eta peroxisomak; gorputzari gantz-azidoak deskonposatzen laguntzeko |
Piliak | Zelula prokariotoek kanpoaldean dituzten luzakinak dira, konjugaziorako erabiltzen dituztenak. |
Pinozitosia | Zelulak bere barnean likidoak sartzeko prozesua, mintzean besikula txikiak sortuz. |
Plasmodesmoa | Bi landare zelulen pareta zelularren artean dauden zulo edo pasabideak dira. Hauetatik landare-zelula baten erretikulu endoplasmatikoa hurrengo zelularekin komunikatzen da, desmotubuluen bidez |
Plastoak | Landare zeluletan soilik dauden organuluak: erreserba edo funtzio fotosintetikoa |
Polisoma | RNA molekula bati lotutako erribosoma multzoa |
Prokariotoak | Monero txikiak dira, nukleoidea dute, hau da, DNA zirkularra aske zitoplasman eta ez dute ez zitoeskeletorik ezta mintz-organulurik ere. Erribosoma txikiak (70s) eta zelula-horma dituzte, eta mugimendurako flageloak izan ditzakete. Arnasketa zelularra zitoplasman egiten dute. |
Poro nuklearrak | Nukleo interfasikoan dauden zuloak, zitoplasma eta nukleoplasmaren arteko komunikazioa bermatzen dute |
Sinportea | Garraio aktiboaren arabera, noranzko berean translokatzen diren bi molekula. |
Telomeroak | Kromosomaren muturrak dira, DNA deskiribiltzea ekiditen dute |
Teoria zelularra | Oinarrizko printzipioa biologian eta medikuntzan, organismo bizidun guztiak zelulez osatuta daudela eta zelula oinarrizko bizi-unitatea dela ezartzen duena |
Tilakoidea | Kloroplastoen barnean grana izeneko multzoen barruan dauden zaku antzeko egiturak daude, elektroien garraio katearen bidez fotosintesiaren fase argiduna burutzen dute. |
Transdukzioa | Zelulaz kanpoko ingurunearen informazioa bildu eta barnera transmititzea. |
Trantsizio besikula | EEZ-tik Golgiren aparatura bideratzen diren besikulak |
Garraio besikulak | Golgiren aparatuaren barruan, zisterna batetik bestera garraiatzeko erabiltzen diren besikulak |
Jariapen besikula | Golgiren aparatutik irteten diren besikulak |
Transzitosia | Mintz plasmatikoan zehar garraio mota bat da, mintza deformatuz. Zitoplasma zeharkatzeko garraio sistema da, zelularen alde batetik bestera (endozitosi + exozitosi) |
Tubulina | Funtsezko mikrotubuluen osagaiak dira eta zelulen ugalketan eta zatiketan parte hartzen dute. |
Zentrioloak | Animalietan dauden egitura zilindriko laburrak, hutsak eta bederatzi mikrotubulo hirukotez osatuak (9x3 + 0) |
Zentrosoma | Perpendikularrean kokatutako zentriolo pare batek (diplosomak) eta material amorfoz osaturiko egitura, mikrotubuluak antolatzen dituena edota mitosian ardatz akromatikoa eratzen duena. Soilik animalia zeluletan aurki ditzakegu |
Zentromeroa | Kromosoma baten erdiko estugunea, bi kromatidak batzen ditu |
Zinetokoroa | Kromosomen zentromeroa inguratzen duen proteinazko disko bat da |
Apoptosia | Autosuntsitze mekanismo bat da. Prozesu kontrolatu honetan, zelulak bere burua suntsitzen du |
Ardatz akromatikoa | Profasean zentrosomatik edo gune antolatzailetik eratzen den mikrotubulu zuntz multzoa da |
Asterra | Zentrosomako zentrioloen inguruan era erradialean kokatzen diren mikrotubuluek osatzen dute |
Fragmoplastoa | Landare-zelularen egitura espezifikoa da, zitozinesi berantiarrean sortzen dena, golgiren aparatutik |
Gaingurutzaketa | Kromosoma homologoen artean ematen den informazioaren trukaketa (meiosian gertatzen da) |
Kariozinesia | Nukleoaren edo material genetikoaren zatiketa da |
Kiasma | Meiosiko I. profasean kromosoma homologoak bereizi egiten dira eta kiasma izeneko puntuetatik lotuta geratzen dira |
Kineszentzia | Zelulen G0 edo atseden-faseari esaten zaio. |
Kromosoma-zuntzak | Kromosometara lotzen diren ardatz akromatikoko zuntzak dira |
Nekrosia | Zelularen heriotza ez kontrolatua, alboko ehunak kaltetzen ditu |
Sinapsia | Bi kromosoma homologoren elkarketa, haien kromatidak kremailera baten antzera elkartuz |
Tetrada | Kromosoma homologo bikoteak osatzen du (lau kromatida eta zinetokoro bakarra partekatzen dute) |
Zitozinesia | Zatiketa zelularraren barruan, zitoplasmaren zatiketari dieritzo |
Zuntz polarrak | Kromosometara lotzen EZ diren ardatz akromatikoko zuntzak dira |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.