Erdi Aroko artelan gehiena erlijiosoa zen, bai arte islamiarrari eta
baita kristauari dagokionean ere. Erdi Aroko arte kristauan arte
erromanikoa (XI-XIII. mendeetan) eta arte gotikoa (XII-XVI.
mendeetan) nabarmendu ziren.
Erdi Aroa lehenbizikoz horrela izendatu zuten historialariek aro ilun eta
hutsa jotzen zuten bostgarren mendetik hamabostgarrenera bitarteko
milaldia. Antzinate klasikoaren eta Berpizkundearen arteko denboraldi
luze, ezkutu eta ezezaguna zen haientzat Erdi Aroa. Ordutik hona,
ordea, Erdi Aroaz zeuden ideiak asko aldatu dira, eta gaur egungo
ikuspegitik, segur aski, zuzenago litzateke garai hari "fede aroa"
deitzea, "aro iluna" baino .
Historiaren kontzeptu positibo horrek indarra hartu ahala,
iluntasun ideiak etengabe atzera egin du, harik eta Erdi Aroaren
lehen aldira mugatu den arte. Duela ehun urte uste zen
"sineskerien eta ezjakintasunaren aroa" XII. mendea arte heltzen
zela. Geroztik, etengabe eremua galduz joan da, eta gaur egun,
Justinianoren heriotzatik Karlomagnoren koroatzea bitarteko bi
mendeko aldiari deitzen zaio soilik "aro iluna". Eta, beharbada,
oraindik laburragoa izan beharko luke. Ez baita ahaztu behar 650
eta 750 arteko ehun urteko epean, Mediterraneotik iparraldera
aldatu zela europar zibilizazioaren ardatza.
hiriak
mendetik aurrera, mendebaldeko Europaren zati handienean, hiriak
suspertzen hasi ziren berriro. Nekazaritzan ekoizpena hobetzeak
demografiaren hazkundea ekarri zuen, elikagaiak ugaritzeak
hilkortasuna jaitsarazi egin baitzuen.
Era berean, elikagaiak sobera zituztenez, lan-banaketa zehazten joan
ziren, merkataritzak eta artisautzak aurrera egin zuten eta horrek
guztiak hiriak birsortzea eragin zuen. Merkatariak leku seguruetan,
herrixka zaharretako harresien inguruan, kokatu ziren, nekazaritzako
eta artisautzako gaiak salerosteko.
Gero, artisauak ere merkatarien inguruan finkatzen joan ziren.
Gune horiek burgoak ziren eta haietako biztanleei burgesak deitu
zitzaien. Erdi Aroko gizartean giza talde berri bat sortu zen.
Hiriek artisautzaren eta merkataritzaren bilakaera geldiezina ekarri zuten.
Artisauak gremiotan bildu ziren. Artisau maisuak bere lantegia izan ohi zuen,
ofizial eta ikasleekin, eta baita denda bat ere, produktuak saltzeko.