Antzinako tronpeta luzea eta estua zen,eta erabiltzen zaila.Horregatik,1500 urte aldera,biribilkatu zen eta
txikiago bihurtu zen tronpeta saila,harmonikoak bakarrik egiten zituena.Bethovenen heriotza arte erabili
zen.XIX mendearen bukaeran tronpeta piistoiduna edo kromatikoa asmatu zen.Pistoiei esker,eskalako nota
guztiak jo zitezkeen eta ñabardura mota guztiak.
https://www.youtube.com/watch?v=Ve75y5NbqL4
TRONPA
Tronpa edo frantziar kornoa izaera oso moldagarri bat duen eta pistoi
gutxirekin tesitura oso zabal bat hartzen duen metalezko haize instrumentu
bat da. Tronparen soinua oso aberats eta adierazgarria da. Gainera, musika
tresna honek soinu leun eta gozoak zein latz eta gogorrak sor ditzake.
Tronpari soinu efektu bereziak lortzea ahalbidetzen dioten zenbait baliabide
tekniko daude, sordina, itzaltzailea eta cuivré delakoa esatera
https://www.youtube.com/watch?v=Mut4_hAFCuw
TRONBOIA
Tronboia metal-familiako haize-instrumentua. Musika klasikoa eta jazz arloetan asko erabiltzen da.
Tronboiak hiru oktaba inguruko hedadura du. Hots sendoa du, eta horregatik erabili izan dute
musikagileek efektu dramatikoa sortzeko, adibidez Mozartek Don Giovanni operan edo
Beethovenek bosgarren sinfonian. Gaur egun tronboi-mota erabilienak tronboi tenorrak, si
bemolean, eta tronboi baxuak, sol eta fa-n, dira.
Tuba haize instrumentuen arteko ahots-apalena da, aho moduko mutur handi batez
bukatzen den tutu koniko zabala duena eta lau edo bost balbula ditu. Ia lau oktabako
hedadura du. eta tubaren aurrekariek (serpentoia eta ofikleidoa) baino hots apal
indartsuagoa eman zion orkestrari.