Landare guztien multzoak landare - erreinua osatzen du.
Landareak izaki bizidunak dira,
lurrari eutsita bizi direnak, hau da,
ezin dira desplazatu, bauna izaki
bizidunen funtzio guztiak egiten
dituzte: jaio, hazi, ugaldu eta hil
egiten dira. Landare gehienak
lehorrekoak dira, baina ere
badaude uretakoak ere.
Landareak bi taldetan banatzen dira:
landare loredunak eta lorerik gabeko
landareak. Landare gehienak loreak
garatzen dituzte, baina bada ikusten
zailagoak diren lorerik ere.
Loredun landareak hazien
bitartez ugaltzen dira.
Lorerik gabeko landareak esporen
bitartez ugaltzen dira.
Bere zurtoin eta adarren tamainia eta gogortasuna
zein den, landareak zuhaitz, zuhaixka eta eta
belarretan sailkatzen dira.
Zuhaitza: egurrezko
zurtoina dute, emborra
deitzen duguna, eta
bertatik adarrak ateratzen
dira. Zuhaitzak tamaina
handia izaten dute, eta
azketa mantsoa.
Zuhaixkak: zurtoinak
egurrezkoak dira, baina
zuhaitzena baino finagoa eta
malguagoak. Ez dute emborrik
eta adarrak zorutik jaiotzen dira.
Belarrak: Zurtoina biguna eta
malgua da, ez da egurrezko,
belarkada baizik. Zuhaitzak
eta zuhaixkak baino askoz
azkarrago hazten dira baina
gutxiago bizitzen dira.