Itsasoak agente geologiko hauek ditu: OLATUAK ITSASLASTERRAK eta MAREAK.
Haizeak sortzen ditu olatuak.
itsaslasterrek eta mareen ondoriozko mugimenduek ere garraiatzen eta jalkiarazten dituzte material finak.
Olatuek eta itsaslasterrek Kostaldea modelatzen dute. Ibaiek ekarritako materialak eta itsasoak
higatutakoak mugiarazten dituzte.
ITSASOKO HIGADURA FORMAK
Kostaldea oso malkartsua denean, harriek ITSASLABARRAK osatzen dituzte, eta olatuek higadura-lan
handia egiten dute haietan,
Horren ondorioz, ABRASIO-PLATAFORMA izeneko eremu horizontal zabalak sortzen dira.
Itsaslabarrak atzera egiten duenean, haren hondarrak gelditzen dira.
Harri hautsiak erraz erortzen dira, eta ARKUAK sortzen dira itsaslabarretan. Ingurua hautsita
dagoenean, itsasoak errazago egiten du higadura-lana.
ITSASOKO SEDIMENTAZIO-FORMAK
Olatuek klastoak mugitzean, zatitu eta biribiltzen dira
pixkanaka-pixkanaka.
Klastoak harea fin bihurtzen dira. Olatuek kostaldean barrena garraiatzen dute legarra eta harea, eta
gutxi jotzen duten lekuetan, sedimentuak jalkitzen dira