KONSTITUZIOAHerrialde guztietan, antolaketa politikoa ezartzen duten legeak egiten dira. Oso ohikoa da lege nagusi bat egitea. Lege hori besteen gainetik dago, eta beste legeek ezin dute haren kontra egin. Espainian, lege hori Konstituzioa da.Gaur egungo Espainiako Konstituzioa 1978an onartu zen: herritarren eskubideak, askatasunak eta betebeharrak daude zehaztuta. Eta Estatuko erakunde nagusien funtzionamendua ezartzen da: Erregearena, botere legegilearena, botere exekutiboarena eta botere judizialarena.
ERREGEA, ESTATUKO BURUAMunduko estatu guztiek burua dute, haien ordezkari nagusia. Gaur egun, gobernu mota hedatuenak errepublika eta monarkia dira. Errepubliketan, presidentea da Estatu burua, eta monarkietan, berriz, Erregea.Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainia monarkia parlamentarioa da; hots, Erregea da Estatu burua, baina, hala ere, herriak du boterea. Hori dela eta, herritarrek beren ordezkariak aukeratzen dituzte hauteskunde orokorretan, Gorte Nagusietan botere horren ordezkari izan daitezen.
GOBERNUABotere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
GORTE NAGUSIAKHerrialde demokratikoetan, botere legegilea legeak egiteaz eta Gobernua kontrolatzeaz arduratzen da. Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da.Espainian, parlamentuari Gorte Nagusiak esaten zaio, eta bi biltzar edo ganbera ditu: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Lau urtean behin, hauteskunde orokorrak egiten dira, eta haietan, herritarrek diputatuak eta senatari gehienak aukeratzen dituzte. Bestalde, herritarrek zuzenean aukeratzen ez dituzten senatariak, autonomia erkidegoetako parlamentuan aukeratzen dituzte.