Espainako Antolakuntza Politikoa

Description

Mind Map on Espainako Antolakuntza Politikoa, created by Ashley GÓMEZ GUZMÁN on 18/05/2020.
Ashley GÓMEZ GUZMÁN
Mind Map by Ashley GÓMEZ GUZMÁN, updated more than 1 year ago
Ashley GÓMEZ GUZMÁN
Created by Ashley GÓMEZ GUZMÁN over 4 years ago
24
0

Resource summary

Espainako Antolakuntza Politikoa
  1. Konstituzioa: Hirritaren eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu. Erakunde nagusien funtzionamendua zehazten du: erregea eta botereak. Espainia monarkia parlamentarioa da: Erregea da estatuburua.

    Annotations:

    • Herrialde guztietan, antolaketa politikoa ezartzen duten legeak egiten dira. Oso ohikoa da lege nagusi bat egitea. Lege hori besteen gainetik dago, eta beste legeek ezin dute haren kontra egin. Espainian, lege hori Konstituzioa da. Gaur egungo Espainiako Konstituzioa 1978an onartu zen: herritarren eskubideak, askatasunak eta betebeharrak daude zehaztuta. Eta Estatuko erakunde nagusien funtzionamendua ezartzen da: Erregearena, botere legegilearena, botere exekutiboarena eta botere judizialarena.
    1. BOTERE BANAKETA
      1. BOTERE EXEKUTIBOA

        Annotations:

        • Botere betearazlea gobernuari dagokion boterea da. Boterean gobernuburua eta presidenteak, gobernuburuordeak eta ministroak parte hartzen dute. Funtzio nagusiak estatuak politika zuzentzea eta legeak betetzen direla bermatzea ditu.
        1. GOBERNUA

          Annotations:

          • Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea. Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
          1. Legeak betearazi Politika zuzendu aurrekontuak egin lege berriak proposatu.
        2. BOTERE LEGEGILEA

          Annotations:

          • Botere legegilea Estatua banatua dagoen hiru botereetako bat da, botere judiziala eta botere betearazlearekin batera. Botere honek legeak onartu, ezeztu eta aldatzen ditu.
          1. Parlamentua

            Annotations:

            • Parlamentua edo legebiltzarra gobernu demokratiko batean botere legegilea duen erakunde organoa da, herriak hautatutako ordezkariez osatua. Ordezkari horien betebehar nagusia herria ordezkatzea da. Parlamentuak orotariko ezaugarriak dituzten arau eta legeak landu eta onartzen ditu, eta gobernuaren beste hainbat erakunderen integrazio eta funtzionamenduan ere esku hartzen du.
            1. DIPUTATOEN KONGRESUA
              1. Legeak egin Gobernu kontrolatu
              2. SENATUA
                1. Gobernua
            2. BOTERE JUDIZIALA

              Annotations:

              • Botere judiziala edo epaitzeko boterea arau juridikoak aplikaraziz gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Botere legegiletik eta botere betearazletik bereizita dago, erabateko independentziaz eta askatasunez jardun dezan.
              1. ESPAILEAK ETA AUZITEGIAK

                Annotations:

                • Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da. Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du. Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa , errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.
                1. Justizia administratu
          Show full summary Hide full summary

          Similar

          ARO GARAIKIDEA ( XIX. MENDEA)
          oierfh10
          ESPAINAKO ARO GARAIKIDEA
          leiregoikouria
          ARO GARAIKIDEA (XIX. MENDEA)
          maialen Collazos
          ERLIEBEAREN FORMAK
          Txomin Aresti
          LANDAREAK
          mikelmansoh
          ARO GARAIKIDEA (XIX. MENDEA)
          Txomin Aresti
          ERLIEBEAREN FORMAK
          Oneka Olamendi Luengo
          ARO GARAIKIDEA XX. ETA XXI. MENDEAN ESPAINIAN
          Txomin Aresti
          SEKTORE EKONOMIKOAK
          Markel Zapata
          Marco Polo
          sarasc2001