Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea.
Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
Legeak betearazi Politika
zuzendu Aurrekontuak
egin Lege berria propozatu
BOTERE LEGEGILEA
PARLAMENTUA
DIPUTATUEN KONGREZUA
SANATUA
Legeak egin
Gobernua
kontrolatu
BOTERE JUDIZIALA
EPAILEAK ETA AUZITEGIAK
Annotations:
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da.
Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du.
Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.