Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak
betearazten ditu, eta herrialdeko barne eta kanpo politika
zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak
proposatzen dizkio Parlamentuari. Espainian, Gobernua da botere
exekutiboa duen erakundea.Diputatuen Kongresuak Gobernuko
presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak
Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren,
presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen
Kontseiluan.
Botere legilea
Parlamentu
senatua
Legeak egin gobernuak kontrolatu
diputuaren kongresua
botere judiziala
Epaileak eta auzetigeak
Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da. Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena
Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela
zaindu behar du. Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen
du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada, auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.